Azken asteotan, Gerolan proiektuaren baitan eta batxiler bi mailan, 11 ikasgelatan eta guztira 200 ikasle baina gehiagorekin, hausnarketa saioak ospatu dira. Hauen helburua, ikasleak euren etorkizun profesionalaz zein pertsonalaz hausnartzearen garrantziaz sentsibilizatzea izan da.
Saio hauen bidez, Eta orain, non eta nola emango diet jarraipena nire ikasketei?”, “Non ikusten naiz bost urte barru?” galderak abiapuntutzat hartuta, ikaslea, bere etorkizun profesionalari zein pertsonalari buruz hausnartzearen garrantziaz sentsibilizatu nahi izan da dinamika ezberdinen bidez. Honetaz gain, ikasleen hausnarketa-prozesuari jarraipena eman eta sortu zaizkien galdera zehatzei erantzun zaie, baita eskualdeko errealitate sozioekonomikoaren berri eman ere.
Iraurgi Berritzenen Hezkuntza arloan, datozen hilabeteetan, sentsibilizazio saio hauekin jarraitzeaz gain, ikasleek dituzten interesen arabera eragile ezberdinetara bisitak antolatuko dira, GEROLAN proiektua medio. Lan saio hauek, DBH4 nahiz Batxiler bi mailako ikasleetara bideratzen dira.
Gerolan proiektuak Iraurgi Berritzenek dinamizatzen duen eragileen lankidetza sarean du jatorria eta eskualdeko bost ikastetxeetako orientatzaileekin elkarlanean garatzen da. Ekimenaren helburu nagusia ikastetxeetako orientazio plana indartzea da eta horretarako lankidetzan hainbat ekintza lantzen dira. Besteak beste, ikastetxeetan ospatzen diren sentsibilizazio saioak edo ikasleek dituzten interesen arabera eragile desberdinetara antolatzen diren bisitak azpimarratu daitezke.