Eskualdeko ekintzaileen eskutik ekintzailetzaren nondik norakoak landu dira Urola BHI-ko ikasleekin

2024-02-07
Ekintzailetza Hezkuntza Izan ekintzailea

Izan ekintzaile! Ikasleengan ekintzailetasuna sustatzea helburu duen proiektua bukatu berri da Azpeitiko Urola BHI ikastetxean. Proiektuak, bi helburu nagusi ditu, alde batetik, ikasleei eskualdeko errealitate sozioekonomikoa hurbildu eta bertan ekintzailetza jarduerak duen garrantziaz sentsibilizatu eta bestetik, ekintzaileen bizipenak gertutik ezagutu eta beharrezko gaitasunak lantzea.

Ikasturtean zehar bi saio landu dira. Lehenengo saioan, ikasleek eskualdeko ekintzailetza jardueraren berri izan dute eta etorkizunean izango ditugun erronka eta joerek ekintzailetzan duten inpaktua ikusi da.

Bigarren saioan, Baskey Rentals-en sortzaile izan den, Alex Silva ekintzaileak hartu du parte. Saioaren lehen zatian, ekintzaileak bere ibilbide profesionala nahiz bere esperientzia pertsonala aurkeztu ditu. Saioaren bigarren zatian, aldiz, ikasleek azken asteetan landu dituzten ekintzailetza proiektuak aurkeztu dituzte. Ikasle eta ekintzailearen artean elkarrizketa aberatsa eman da eta gaiaz hausnartzeko aukera izan da. Oro har, proiektuaren balorazio oso ona egin dute Urola BHI-ko ikasleek.

Izan Ekintzaile! Proiektuan beste bi ikastetxe ere parte hartzen ari dira, Ikasberri eta Azkoitia BHI, eta hurrengo hilabeteetan eskualdeko hainbat ekintzaileren bisitak izango dituzte.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia