IB Sarearen XXI. Topaketetan, Urola Erdiko hausnarketa estrategikoaren jarraipena eginez

2024-01-26
Tokiko Garapena

IB Sarearen XXI. Topaketak ospatu dira gaur, Loiolako Gogartetxean  (Azpeitia). Bertan, eskualdeko sozioekonomia alorreko eragile ezberdinek hartu dute parte: enpresa, ekintzaile, ikastetxe, merkataritza elkarte, enplegu, turismo eta udaletako ordezkariak hain zuzen ere.

Gaurko ekitaldiari Ana Azkoitia, Azkoitiko alkatea eta Iraurgi Berritzeneko Lehendakariak eman dio hasiera, eskualdeko udal ordezkari moduan. Bertan, Urola Erdiko herrietako alkate eta sektore ezberdinetako eragileekin elkarlanean aurrera eramandako “Elkarrekin Urola Erdia Eraldatzen 2022-2027” Hausnarketa Prozesuaren Ekintza Planaren jarraipena partekatu da, agentziako zuzendaria den Begoña Beobideren eskutik, bertaratu diren eskualdeko 60 ordezkari ingururekin. Era berean, eskualdea eraldatzeko helburuz, agentzia garatzen ari den lankidetzazko gobernantza eredua balioan jarri da.

Partehartzaileek beraien arteko harremanak sendotzeko aukera bikaina izan dute gaurkoan. Gainera, erakundeen ezagutzaren eta ikasketaren kudeaketan aditua eta nazioartean ezaguna den Javier Martinez Aldanondo-ren hitzaldia entzuteko aukera ere izan dute. Eskualdearen eraldaketarako adimen kolektiboak eta lankidetzak duen garrantzian jarri du fokua hizlariak.

Nagore Alkorta, Azpeitiko alkatea eta lehendakari ordeak eman dio amaiera ekitaldiari.

 

 

 

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia