Ane Bastida argazkilari eta ekintzailearen esperientzia ezagutu dute Ikasberriko ikasleek

2024-03-04
Ekintzailetza Hezkuntza Izan ekintzailea

Izan ekintzaile! Ikasleengan ekintzailetasuna sustatzea helburu duen proiektua landu dute Ikasberriko ikasleek. Proiektuak, bi helburu nagusi ditu, alde batetik, ikasleei eskualdeko errealitate sozioekonomikoa hurbildu eta bertan ekintzailetza jarduerak duen garrantziaz sentsibilizatu eta bestetik, ekintzaileen bizipenak gertutik ezagutu eta beharrezko gaitasunak lantzea.

Ikasturtean zehar bi saio landu dira. Lehenengo saioan, ikasleek eskualdeko ekintzailetza jardueraren berri izan dute eta etorkizunean izango ditugun erronka eta joerek ekintzailetzan duten inpaktua ikusi da.

Bigarren saioan, ikasleek Ane Bastida argazkilari eta ekintzailearen bisita izan dute. Saioaren lehen zatian, ekintzaileak bere ibilbide profesionala nahiz bere esperientzia pertsonala aurkeztu ditu. Saioaren bigarren zatian, aldiz, ikasleek beraien egitasmoak aurkeztu dituzte. Ikasturtean zehar ikasleek heuren ideiak garatu dituzte, negozio ideia ezberdinen bideragarritasuna aztertuz eta etorkizuneko erronkei nola eman diezaiekeen erantzunaren inguruan hausnartuz. Orokorrean, ikasleek bi lan saioen balorazio oso positiboa egin dute.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia