IndustrIA, Adimen Artifizial Sortzailean Espezializatutako eta Industria Enpresei zuzendutako Programak, aurreikusi baino hilabete lehenago itxi du lehen edizioko matrikulazio-prozesua, plazen % 100 beteta.
Lehen Edizioa honen arrakasta ikusita, bigarren edizio bat abiarazi dute brainandcode.tech, DigiTalentu eta ADI Revolution enpresek Iraurgi Berritzen, Uggassa eta Goieki Garapen Agentzien laguntzarekin, apirilak 19tik ekainak 28ra arte iraungo duena.
Adimen Artifizial Sortzailea erabiltzeko trebetasunak garatzea arrakastarako faktore kritiko berria bihurtu da gero eta lehiakorragoa, aldakorragoa eta globalagoa den testuinguru batean errentagarri izaten jarraitu nahi duten industria-enpresentzat.
Prestakuntza-ibilbideak sarrerako modulu bat (parte-hartzaile guztientzako zeharkakoa), eta izena eman duen bakoitzak aukeratuko duen espezializazio-modulu bat edo gehiago ditu. Programa ikuspegi praktiko batetik diseinatu da, eta helburua da aurkeztutako erabilera kasuak eta tresnak industria-enpresetako sail funtzional nagusien egunerokoan zuzenean aplikatu ahal izatea.
Zalantzarik baduzu edo informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, idatzi bbeobide@iraurgiberritzen.eus helbidera. Bestalde, izena eman edo programaren dosierra irakurri ahal izateko, egin klik ondorengo estekan.