Saltokitik Enpresara 2024: aurrera doan merkataritza

2024-03-09
Merkataritza

Badator aurtengoan ere Saltokitik enpresara ekimena. Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailak bultzatutako eta %100 finantzatutako programa (Merkatariei zuzendutako dohaineko zerbitzua). Programaren helburua, merkataritza jarduera duten establezimenduei zuzenduriko aholkularitza aditua eskaintzea da. Baina zertan oinarritzen da programa? Saltokiaren kudeaketan eta lehiakortasunean hobekuntzak sartzeko aholkularitza aditua, aplikazio errealekin. Zer lantzen da bertan? Establezimenduaren argazkia bezeroekiko, lehiakideekiko, merkatua, kudeaketa tresnak (kudeaketa ekonomikoa, erosketak), planifikazioa.

Nola egituratzen da? Banakako saioak establezimendu bakoitzean eta taldekako lan saioak izango dira eta beti ere, saltokien ordutegiari egokituta.

Ezagutu nahi baduzu, gerturatu martxoaren 13an, Azpeitiko azoka plazako lehendabiziko solairuan egingo dugun aurkezpen saiora. Saioa 15:00tan hasiko da eta honela egituratuko da:

  • 15:00 – 15:30 EUSKALITen aurkezpena. Saltokitik enpresara programa.
  • 15:30 – 16:00. Praktika onak:
    • Koket, arropa denda. Karmele Zabaleta.
    • Makibar, elikadura denda. Edurne Saenz de Samaniego.
    • Prest tindategia, Ana Bastida.

Ekintza hau, Herrixen, Azkoitiko merkatari elkartea, Bertan, Azpeitiko merkatari elkartea eta Iraurgi Berritzen, eskualdeko garapen agentziaren laguntzarekin eta Udalen (Azkoitia-Azpeitia) babesarekin emango da aurrera.

Parte hartzeko interesa izanez gero, jarri harremanetan zure elkartearekin edo ez bazara kide, jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin. Kontaktuko pertsonak: Herrixen, Azkoitiko merkatari elkartea – Sara Rodriguez 608313024, Bertan, Azpeitiko merkatari elkartea- Xabier Aldalur 688823944, Iraurgi Berritzen, eskualdeko garapen agentzia – Alazne Larrañaga 688718777.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia