Eskualdeko ekintzaileek beren esperientziak partekatu dituzte Azkoitia BHIko ikasleekin

2024-04-03
Ekintzailetza Hezkuntza

Paul Elorza, “The Hybrid Coach”, online entrenatzaile pertsonala, Ane Olaizola “Haragilote” ren sortzailea eta Km0 behi-okelaren salmentan espezializatu dena, eta Aitor Oteiza eta Jon Urresti, “Argia” -ren sortzaileak eta fisioterapian eta errendimendu pertsonal zerbitzuak eskainiko dituzten ekintzaileek, Azkoitiko BHIko ikasleekin partekatu dituzte beren ekintzailetza-bizipenak.

Martxoaren 22an, amaitutzat eman zen “Izan Ekintzaile!” proiektua, ikasleen artean ekintzaile sena sustatzea helburu duena. Proiektuak, bi helburu nagusi ditu, alde batetik, ikasleei eskualdeko errealitate sozioekonomikoa hurbildu eta bertan ekintzailetza jarduerak duen garrantziaz sentsibilizatu eta bestetik, ekintzaileen bizipenak gertutik ezagutu eta beharrezko gaitasunak lantzea.

Ikasturtean zehar bi saio landu dira. Lehenengo saioan, ikasleek eskualdeko ekintzailetza jardueraren berri izan dute eta etorkizunean izango ditugun erronka eta joerek ekintzailetzan duten inpaktua ikusi da. Eta bigarren saioan, ikasleek eskualdeko ekintzaileen bisita izan dute.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia