STEAM esperientziak partekatzen eskualdeko 5 ikastetxeen artean

2024-05-07
Hezkuntza ZIMAT

Maiatzak 6, astelehenean, eskualdeko 5 ikastetxeetako irakasleak Azkoitia BHI-n bildu ziren, “Natur Zientziak”, “Biologia” eta “Teknologia” arloetako ezagutzak, proiektuak, ideiak eta esperientzia onak elkarrekin partekatzeko asmoz.

Lan saioak, IB Hezkuntza markoan, “ZIMAT Urola Erdian” proiektuan identifikatutako behar zehatzei erantzutea du xede.

Helburu nagusia 5 ikastetxeetako perfil bereko irakasleeen arteko harremanak indartu eta elkarlanerako sinergia posibleak bilatzea da.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia