Urola Erdiko Industria Ehunaren azterketaren ondorioak 2024

2024-06-03
Enpresa

Urola Erdiko industria ehunaren egoera orokorraren azterketa egin asmoz eta epe motz zein ertainera enpresek izango dituzten beharrak hautemateko helburuarekin, Otsailak 2 eta Apirilak 10a bitartean, industriaren egungo egoeraren azterketa bat burutu du Iraurgi Berritzenek eskuldeko Udalekin elkarlanean, industria sektorean lan egiten duten 114 enpresa industrialei luzatutako galdeketa berezi baten bidez analisia eginez.

Guztira 43 erantzun jaso dira, galdetegia bidali zitzaien ia %37a. Dena den, erantzun duten enpresen artean, eskualdean industriak sortzen duen enpleguaren %68 inguru osatzen dute; ondorioz, azterketa honen emaitzak esanguratsuak direla esan daiteke, eskualdeko industriaren egoera ezagutzeko.

Jaso diren emaitzen bitartez, eskualdeko industria ehunaren egoeraren ondorioak laburbilduko dituen dokumentua osatu da. Jarraian dagoen estekaren bitartez deskargatu daiteke dokumentua eta xehetasun gehiago eskuratu:

Azterketaren ondorioak

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia