Eradigitzen Proiektuaren Amaiera eta Eradigitzen ++ Proiektuaren Hasiera

2024-07-11
Enpresa

Uztailaren 10ean egindako lan bileran, Iraurgi Berritzenek lideratu duen EraDigitzen: Erakunde publikoak eskutik elkarlanean, digitalizazioaren inguruan eredu bilakatzen  proiektuari amaiera eman zitzaion eta bertan jasotako ondorioen berri eman zen. Proiektu honen helburu nagusia, administrazio publikoen arteko datuen interoperabilitatea eta maila anitzeko datuen gobernantza sustatzea izan da, non  Iraurgi Berritzen sozietate publikoaren eta hainbat administrazio publikoren arteko elkarlanari esker, datuak modu eraginkor eta efizientean eskuratzeko  eta trukatzeko lehen pausoak aztertu diren, erabaki hobeak hartzeko eta teknologia digitalak ahalik eta gehien baliatzeko. 

EraDigitzen proiektuaren amaiera emateaz gain, EraDigitzen ++ proiektua jarri da abian. Proiektu berri honek administrazio publiko eta erakunde publiko zein pribatuen arteko datu trukaketa hobetzea du helburu, enpresa demografiaren inguruko kalitatezko datuak eskuratzeko eta partekatzeko. Software sistema eta konexio berriak garatuko dira, estrategia politika eta zerbitzu publikoak hainbat erabiltzaileri informazio erabilgarria eskainiz. 

Ekitaldian, EraDigitzen proiektuan parte hartu duten erakundeen ordezkariak izan ziren, hala nola, Gipuzkoako Foru Aldundia, EUSTAT, Innobasque, Izarraitz Lanbide Heziketa eta Iraurgi Berritzeneko lehendakaria. EraDigitzen ++ proiektuan, aurreko ordezkariez gain, UGGASA eta GOIEKIk ere parte hartuko dute. Bi proiektu hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz Programaren bitartez finantzatuak izan dira, eta eskualdeko garapenean eragin positiboa izatea espero da. 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia