“Talentuaren kudeaketa eta eskualde posizionamendua” hizpide Enpresa Gunearen Topagunean

2024-07-12
Enpresa

Iraurgi Berritzenen Enpresa Arloaren testuinguruan, Uztailak 12an, Azpeitiko Basazabal Jauregian ospatu da Urola Erdiko Enpresa Gunearen ordezkarien urteko bigarren lan bilera, bertan parte hartu dutelarik Guneko hainbat enpresa ordezkarik (Sein, Astigarraga Kit Line, Grupo Xubi, Biele, Alberdi Mekanizatuak, Ormola, Ekintza, Grupo Glual, Sidenor, Elkarmedia, Grupo Sarralle, Elkarmedia)  

Topagunearen helburuen artean eskualdeko enpresen testuinguruaren egoera eta erronkak partekatzea, Iraurgi Berritzenen eskutik enpresei zuzendutako proiektuen jarraipena egitea, eta UE22-27 Plan Estrategikoaren baitan enpresek garatzen dituzten lan lerroen egoera aztertzea izan da. Ildo honetan eskualdean Talentua Erein, Erakarri eta Fidelizatzeko abian diren proiektuen jarraipena egin da, eta bestetik eskualde posizionamenduaren baitan hainbat eremuetan (Industria azpiegiturak, mugikortasuna, etorkizuneko industria eta Fondos Next) enpresa ordezkariek kanpo erakundeekin ospatu dituzten ekimen desberdinen ondorioak aztertzea izan da, ondorengo pausoak zehazteko.  

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia