AZTARNA – UrEkonomizatuz Ekonomia Zirkularraren proiektuaren aurrerapenak: 3. IRISMENA aztertzen

2024-11-22
Enpresa

Iraurgi Berritzen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta IHOBEren babesarekin, eskualdeko lau balio kate desberdinetan (Metalmekanika, Makineria eta Ekipoak, Elikadura, eta Altzarigintza) dauden eskualdeko lau enpresen lehiakortasuna (Astigarraga Kit Line, Glual Hidraulica, Elmubas, eta Ekintza Mekanizatuak) bultzatzen ari da, “AZTARNA – Urola Erdiko Ekonomia Zirkularra sustatuz” proiektuaren barne.

Pasa den astezkena, azaroak 20ko jardunaldian, IHOBEren CCC (Climate & Circularity Calculator) tresnaren bitartez, enpresen 3. IRISMENA kalkulatzeko beharrezkoak diren eta orain arte enpresek landu dituzten datuen jarraipen osoa egin zen, besteak beste hornikuntza-katean eta bezeroekiko harremanetan sortutako inpaktuak aztertzeko datu horiek identifikatuz eta egituratuz. Prozesu honetan zehar DIGITALENTU eta IK INGENIERIA aholkulariak izaten ari dira ezinbesteko adituak.

Hurrengo asteetan zehar, proiektuaren emaitzak eta ondorioak landuko dira. Horren bidez, ingurumen-aztarna murrizteko neurriak identifikatuko dira,  enpresa bakoitzarentzat ibilbide-orri espezifiko bat diseinatuz.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia