UrolanEkin Sareko eragileak ElkarEkin Estrategia eta Lan Merkatuaren egungo joerak ezagutuz adituen eskutik

2024-11-28
Enplegua

Atzo, azaroak 27, ElkarEkin proiektuaren baitan prestakuntza tailer bat burutu zen Azpeitiko Basazabal Jauregian eta bertan gai ezberdinak jorratu zituzten, UrolanEkin Sarea osatzen duten hainbat eragilek. UrolanEkin Sarea Urola Erdian zaurgarritasun egoeran edo arriskuan dauden pertsonen gizarteratze eta laneratzearen alde diharduten eragileen arteko lankidetza sarea da. 

Tailerraren lehen zatian Gipuzkoako Foru Aldundiaren ElkarEkin Estrategia eta Lankidetzazko Gobernantza izan ziren hizpide Fernando Consuegra, Sartu Taldeko koordintzaile nagusiaren eskutik. Ondoren lan merkatuaren informazio iturriak zein egungo joerak izan zituzten hizketa gai Prospestiker-eko Iñaki Elzaurdi eta Borja Pulido kontsultoreen eskutik.  

Hurrengo pausoei dagokienez, UrolanEkin Sareko eragileek datorren urtera begira lantzeko lehentasunezkoak ikusten dituzten gaiak zehaztuko dituzte ElkarEkin Lanean proiektuko idazkaritza teknikoko taldearen gidaritzapean eta Iraurgi Berritzeneko Enplegu eta Prestakuntza arloko lan taldearekin elkarlanean.  

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia