IB SAREA Kontseiluak UE 22-27 Plan Estrategikoaren jarraipena eta lankidetza proiektu berriak aurkeztu ditu

2025-07-18
Tokiko Garapena

Iraurgi Berritzenen lankidetza-gobernantzaren esparruan kokatzen den IB SAREA Kontseiluak bilera egin du UE 22-27 Plan Estrategikoaren jarraipena egiteko eta eskualdeko gune sozioekonomikoen arteko lankidetza proiektu berriak aurkezteko. 

Bileran, aurreko saioaren ondorioak partekatu eta hainbat proiektu estrategiko eta sektorialen berri eman da. Ekitaldia Iraurgi Berritzenek antolatu du, eta bertan parte hartu dute eskualdeko 7 gune sozioekonomikoetako ordezkariak eta IB-ko arloen talde teknikoak. Guztira 16 lagun izan dira.  

 Plan Estrategikoaren exekuzio maila aurkeztu da: Gaur egun, 6 helburu estrategikoren baitan, 28 ekintza daude martxan, horietatik 22 aurreratuta eta 6 amaituta. Lan-lerro nagusien inguruko aurrerapenak balorazio positiboarekin partekatu dira Kontseiluan. 

 Bestalde, IB SAREA Kontseiluaren helburuetako bat Gune desberdinen elkarlana sustatzea izanik, azken hilabeteetan garatzen ari diren hainbat elkarlan proiektu aurkeztu dituzte eragileek, hala nola: 

  • Turismoa eta industria uztartzen dituen ekimen berria.
  • “Urola Inklusivity”: industria eta landa garapenaren arteko elkarlanean oinarritutako proiektua, ekonomia zirkularra eta enplegu inklusiboa sustatuz.
  • “Talentua Erein”: Hezkuntza Gunean garatutako ekimen eraldatzailea. 
  • “Errekauek”: merkataritzari lotutako proiektu berritzailea. 

Azpimarratzekoa da IB SAREA Kontseilua, IBren lankidetzazko gobernantza ereduaren baitan kokatzen dela, non eremu sozioekonomiko bakoitzak gune sektorialak ospatzen dituen, guztira 7 eremu izanik.  Azken asteotan ospatutako gune bakoitzean nabarmentzekoak izan dira besteak beste: 

  • Industria Gunea: eskualdeko industriaren eraldaketa sozial, digital eta ingurumen-ikuspegitik bultzatzeko estrategia adostu da. 
  • Enplegu Gunea: UrolanEkin Sarearen dinamika sendotu da, eta 16 eragileren arteko elkarlanetik 4 proiektu lan-talde berri identifikatu dira. 
  • Hezkuntza Gunea: elkarlan sareak sendotu dira eta balorazio positiboa jaso dute. 
  • Turismoa Gunea: plan estrategikoaren baitan, industria sektorearekin elkarlan proiektu bat abian jartzea erronka nagusitzat jo da. 
  • Merkataritza Gunea: “Errekauek” proiektuaren baitan lankidetza aukerak aztertu dira. 
  • Ekintzailetza Gunea: dinamika berriak martxan jartzeko lanean ari dira. 
  • Tokiko Garapen Gunea: Eskualdearen egiturazko izaera indartzeko eta haren oinarrian jartzeko lan egin da, eskualdeko 6 udalerriekin. 

Hurrengo hilabeteetan, elkarlanaren sendotzean eta proiektuen garapenean sakontzeko lan-saio berriak aurreikusten dira. Parte hartzaile guztiei eskerrak eman zaizkie, eta lankidetza bideari eusten jarraitzeko konpromisoa berretsi da. 

IB SAREA Kontseilua osatzen duten eragile eta ordezkariak: 

  • Tokiko Garapena: Azkoitiko Udala (Mª Jose Arregi) eta Azpeitiko Udala (Leire Goenaga) 
  • Ekintzailetza Gunea: BIC Berrilan (Ainhoa Unamuno) eta Urkome (Yurre Peñagarikano) 
  • Industria Gunea: Ekintza Mekanizatuak (Aner Larrañaga) eta Astigarraga Kit Line (Aitor Gil) 
  • Hezkuntza Gunea: Izarraitz LH (Miren Otero) eta Izarraizpe (Roman Artano) 
  • Merkataritza Gunea: Herrixen (Sara) 
  • Turismo Gunea: Abaraxka (Urrategi Alberdi) 
  • Enplegu Gunea: Lanbide (Mª Carmen Blázquez) 
  • Talde teknikoa: Iraurgi Berritzen 

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia