Eskualdeko industriaren trantsizio-prozesuak bizkortzeko ekimen berria abian

2025-07-23
Enpresa

Iraurgi Berritzenek ekimen estrategiko berri bat abiatu du eskualdeko industria-enpresa txiki eta ertainak (ETEak) hiru trantsizio nagusietara egokitzen laguntzeko: trantsizio ekologikoa, soziodemografikoa eta teknologiko-digitala. 

Helburua argia da: eskualdeko enpresak eraldaketa prozesuetan laguntzea, lehiakorragoak eta etorkizunerako prestatutakoak izan daitezen. 

Horretarako, IKASIZ eta IKASEKIN izeneko bi dinamika jarri dira martxan: 

  • IKASIZ: sentsibilizazio- eta gaitze-saioak. 
  • IKASEKIN: enpresetan proiektu eraldatzaileak sustatzeko laguntza pertsonalizatua. 

Prozesu honek aukera emango die enpresei hiru trantsizio hauen inguruan: 

  • Diagnostiko pertsonalizatu bat egiteko, 
  • Ibilbide-orri propio bat diseinatzeko, 
  • Eta tresna erabilgarriak ezagutzeko. 

Modu horretan, ekintzara bideratutako prozesuak martxan jarri ahal izango dituzte,
beren eraldaketa propioa abian jartzeko. 

Iraurgi Berritzenetik egokitzapena oinarrizkoa dela uste dugu lehiakorragoak, eta etorkizunerako prestatutako enpresak eraikitzeko, beraz, eskualdeko industria-enpresei euren eraldaketa-bidean urratsak ematen jarraitzera animatzen zaie. 

Ondorengo helbidean, antolatu diren kapazitazio saio zien proiektuetan izena emateko aukera izateaz gain,  ekimenaren inguruko xehetasun gehiago eskura daiteke: https://iraurgiberritzen.eus/industria/ 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia