Urola Erdiko industria-sektoreko 25 enpresatik gora izan ziren Iraurgi Berritzen-ek antolatutako jardunaldi espezializatuan, adimen artifizial sortzailearen aukerak eta aplikazio praktikoak aztertzeko.
Digitalentu eta Ibarmiaren laguntzarekin, Iraurgi Berritzenek irailaren 17an, Basazabal jauregian, prestakuntza-saio bat antolatu zuen, adimen artifizial sortzailearen (AA sortzailea) azken joeretan, tresna aurreratuenetan eta industria arloan dituzten aplikazioetan oinarrituta. Jardunaldiaren helburua eskualdeko enpresen lehiakortasuna sendotzea eta berrikuntza-gaitasuna sustatzea, enpresa industrialei euren trantsizio teknologiko eta digitalean laguntzeko konpromiso irmoari jarraikiz.
Ekitaldiaren irekiera Begoña Beobidek egin zuen, eta ondoren Álvaro Zevallosek master class bat eskaini zuen, bertan azken berrikuntza teknologikoak aurkeztuz: GPT 5.0-rekin prompting aurreratua, ChatGPT-ren agente modua, Nano Banana irudien ediziorako tresna eta NotebookLM-ren aukerak ezagutza-kudeaketan.
Jardunaldiaren unerik nabarmenenetakoa Ibarmia enpresaren testigantza izan zen. Arrate Olaiz eta Irati Arteagak beren erakundean AA sortzailea integratzeko prozesua eta aplikazio praktikoak partekatu zituzten, eskualdeko gainerako enpresentzat erreferentziazko esperientzia bihurtuz.
Saioa amaitzeko, aurreko edizio guztietan bezala Iraurgi Berritzen-ek parte-hartze aktiboa izango duen IndustrIA School-eko Adimen Artifizial Sortzaileko Programa Espezializatuaren edizio berria (https://industria.school/) aurkeztu zen.
Berrikuntza teknologikoa, lankidetzan sustraitua
Parte-hartzaileek oso positiboki baloratu zuten jardunaldia, azpimarratuz halako ekimenek aukera paregabea eskaintzen dutela AA sortzailearen aukerak gertutik ezagutzeko eta erakundeetan bere integrazio praktikoan aurrera egiteko.
Beste behin ere, Iraurgi Berritzen-ek agerian utzi du bere konpromisoa Urola Erdiko eraldaketa digital eta teknologikoarekin, tokiko eragileekin eta haientzat elkarlanean oinarrituta, eskualdearen garapen sozioekonomiko iraunkorra bultzatuz.

