Gaur goizean, irailaren 26an, UrolanEkin Sarearen bilera egin da Azpeitiko Basazabal jauregian, eskualdeko laneratze eta gizarteratze eragileen artean elkarlanaren bideari eusteko helburuarekin.
Urola Erdiko udalek, enplegu- eta prestakuntza-eragileek eta inklusio sozialeko eragileek osatzen duten sare honek, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei laneratzeko ibilbide eraginkorrak eskaintzea du xede nagusi, tokiko eragileen arteko koordinazioa eta sinergiak sustatuz.
Bilera honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten duen UE ElkarEkin IV proiektuaren 2025-2026 eperako ibilbideen egoeraren berri eman da, besteak beste mekanizazioaren eta mendeko pertsonei gizarte- eta osasun-arreta emateko arloetan martxan dauden ibilbideak aztertuz.
Ondoren, sareko idazkaritza teknikoaren gidaritzapean, parte-hartze tailer bat burutu da, maiatzeko bileran sortutako lau lan-taldeetan banatuta. Talde-dinamika horretan, aurreko bileretako ekarpenak oinarri hartuta, sareko eragileen lehentasunen arabera, lau proiektu talde osatu dira, helburu eta ekintza-ildoak zehaztu direlarik.
- Harrera eta akonpainamendu integrala.
- Eragile eta pertsona zaurgarrien formakuntza ibilbideak.
- Enpresaren partehartzea.
- Sarearen barne koordinazioa.
Topaketari amaiera eman aurretik, taldeek partekatu dituzte atera dituzten ondorioak eta proposamenak, lankidetzazko gobernantza eredua indartuz eta eskualdeko erronka sozialei modu koordinatuan erantzuteko konpromisoa berretsiz.
Partehartzaileak: Izarraitz Lanbide Heziketa, Azpeitiko Udala, Azkoitiko Udala, Zestoako Udala, Cepa Urola Kosta, Lanbide, Katealegaia, Zabaltzen Sartu, Sutargi, Gureak, Gurutze Gorria, Lorratz eta Kalexka.






