Urola Erdian, 2025eko Iraila amaieran lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren arabera 1.152 herritar zenbatu dira langabezia egoeran.
Iraurgi Berritzenen estimazioen arabera, Urola Erdiko langabezia indizea Iraila amaieran %7,0an kokatu da. Aldiz, Gipuzkoa eta EAE-ren langabezia indizeak %7,8 eta %9,6an kokatu dira.
Eskualdeako langabezia indizeari generoaren arabera erreparatuz gero, %5,4 eta %8,7 da gizonezko eta emakumezkoen indizea hurrenez hurren.
Urteko hirugarren hiruhilekoaren bilakaera adierazle ezberdinen arabera
Uztaila eta Iraila artean, lan merkatuko adierazle ezberdinetan bilakaera ezberdinak hauteman dira. Besteak beste, honako puntuak azpimarratu daitezke:
- Urola Erdian, Iraila amaieran 13.119 afiliatu zenbatu dira. Azken urtean eman den bilakaera positiboa da izan ere iaz Iraila amaieran baino 34 afiliatu gehiago zenbatu dira eskualdean, %0,3ko igoera. Aldiz, epe berean, Gipuzkoa eta EAEn %0,6 eta %0,9ko hazkundea erregistratu da.
Iraila amaieran, afiliatuen %77,8 erregimen orokorrera bideratzen da. Aldiz, sektore ekonomikoei dagokionean, eskualdeko afiliatuen %41,3 industriara bideratzen da eta afiliatuen %47,8 zerbitzuen sektorera.
- Kontratuen bilakaerari dagokionean 2025eko hirugarren hiruhilekoan 1.389 kontratu zenbatu dira Urola Erdian. Kontratuen %74,1 eta %18,6 zerbitzuen eta industriaren sektorera bideratu dira.
- Dirusarrerak Bermatzeko Expedienteei (DBE) dagokionean, Urola Erdian zenbatutako expediente kopuruak goranzko joera hartu du azken urtean. Izan ere, orain urtebete baino 27 expediente gehiago zenbatu dira eskualdean.
- Amaitzeko, eskualdean, Iraila amaieran indarrean 10 Enplegu Erregulazio Expediente (EEE) zenbatu dira guztira. Expediente hauek, guztira, 209 langileri eragiten die.
Iraurgi Berritzenek, datozen hilabeteetan eskualdeko adierazle sozioekonomikoen bilakaera aztertzen jarraituko du, uneoro eskualdeko lan merkatuaren bilakaera ezagutu eta eskualdeko sustapen politikak unean-uneko beharretara egokitzeko asmoarekin.
