Bost ikastetxe, norabide partekatua eskualde ikuspegitik: Hezkuntza Gunea-ren zentzua

2026-09-23
Hezkuntza

Urola Erdiko 5 ikastetxeetako zuzendaritzak Hezkuntza Gunean bildu dira ikasturteko lehentasunak partekatu eta elkarrekin garatzen ari diren proiektuei jarraipena emateko.

Zuzendaritza taldeen kapazitazioari begira, IKASEKIN Estrategia prozesuak, eta Lankidetza proiektuen artean Elkarrekin Eraikitzen, Gerolan, ZIMAT eta Izan Ekintzaile egitasmoek, ikastetxeen arteko elkarlana indartzen jarraitzen dute.

Aurten, gainera, Adimen Artifizialak hezkuntzan duen eragina aztertzeko lanketa bateratua abiatuko da.

Hezkuntza Gunean, ikastetxeek beren behar eta erronkak partekatu, elkarrekin ikasi eta eskualdeko enpresa eta eragileekin loturak eraikitzen dituzte, ikasleei aukera berriak eskaintzeko ideian fokua jarriz.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia