Negozioen eskualdatzea, belaunaldi berrientzat aukera

2026-11-12
Merkataritza

Bertan, Azpeitiko merkatari elkartea, Herrixen, Azkoitiko merkatari elkartea, Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko garapen agentzia, Izarraitz Lanbide Heziketa eta Urkome, landa garapeneko elkarteak kanpaina bateratu bat jarri dute abian, Urola Erdiko tokiko negozioen jarraipena ematearen garrantziaz sentsibilizatzeko. Negozioen eskualdatzea aukera erreala izan daiteke ekitea nahi duten pertsonentzat. 

Ekimena, erretiroa hartzeko asmoa duten pertsonei zein funtzionamenduan dagoen negozio baten ardura hartu nahi dutenei zuzenduta dago. Bi aldeei transmisio-prozesuari buruzko informazioa eta orientazioa ematea du helburu. 

Erretiroa hartzeko asmoa duzu? Negozio baten ardura hartu nahi duzu? 

«GALDETU. INFORMATU .». Interesa duten pertsonek bost entitateetako edozeinetara jo ahal izango dute egon daitezkeen zalantzak argitzeko eta prozesuaren lehen urratsak ezagutzeko. 

Kanpainaren helburua da tokiko negozioak sentsibilizatzea, belaunaldi berriekin loturak sortzea eta eskualdeko jarduera ekonomikoa bizirik mantentzea. 

Informazio gehiago:  

  • Iraurgi Berritzen: Alazne Larrañaga 688 718 777 
  • Urkome Landa Garapen Elkartea: Yurre Peñagarikano 648 50 42 97 
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia