Pasa zen Abenduan bukaera eman zitzaion 2012ko Apirilean martxan jarritako AGRIPIR Proiektu Europarrari. Proiektu hau jatorri desberdinetako 13 sozio euskaldun, katalan zein frantzesek osatu dute eta aipatzekoa da 3 urte hauetan zehar, 230 pertsona eta 110 erakunde baino gehiagok parte hartu izana sarearen dinamikan.
36 hilabete hauetan 10 jardunaldi baino gehiago ospatu dira Pirineoen bi aldeetan, tipologia ezberdineko aktoreek parte hartu dutelarik, hala nola nekazarien elkarteek, teknologia zentruek, enpresa txiki eta ertainek edota garapen agentziek.
Proiektuaren helburu nagusienak, Pirineoen bi aldetako nekazarien behar amankomunak identifikatu eta elkartrukerako espazio bat sortzea izan dira, non partehartzaileek beren ezagupenak elkarbanatzeko aukera izan duten mendiko nekazaritza balioan jartzeko helburuarekin.
Konkretuki, 3 urteko iraupena izan duen elkartruke eta esperimentazio sare honek garatu duen proiektuetako bat e-Pasto proiektu pilotua izan da, honen helburua, sistema berritzaile bat izango litzateken itxitura birtual bat garatzea da, larreetan dauden hesiak ordezkatu asmoz.
E-pasto proiektu pilotuak bi esperiementazio fase izan ditu. Lehenengo fasea 2013.urtean burutu zen Prat d’Albisen (Ariège), non 30 animali (behiak, ardiak, zaldiak) ekipatu ziren geolokalizazio dispositiboekin. Bigarren faseari dagokionez, 2014ko udan, Prat d’Albiseko zein Beizamako larreetan garatu zen, Neiker-Teknalia Nekazaritzaren Garapen eta Ikerkuntzarako Euskal Institutuak egingako probez gain.
Hala eta guztiz ere AGRIPIR sareari esker lan talde berriak sortu ahal izan dira eta beste hainbat proiektu landu dira. Hauek dira nagusienak:
- Power Box: Energia kit baten garapena, mendiko nekazarien energia autonomía bermatuko duena hauen eguneroko lanak erraztuz, batez ere irisgarritasun zaila dagoen lekuetan.
- Mastech: Erresonantzia magnetiko nuklearrean, termografía eta proteomikan (proteinen azterketa), nahiz animalien jokabide eta fisiologian oinarritutako teknologien garapena, ganaduan mamitis prozesuen (Munduko esne-industriari eragiten dion gaixotasun arruntenetakoa) diagnostiko goiztiarrak egiteko helburuarekin.
- Live-Pre Life: Mendian ganaduaren eta harraparien koexistentziaren hobekuntza, itxitura adimentsuen garapenaren bitartez. Otsoa edo potentzialki arriskutsuak diren animaliak uxatzeko sistema aktiboak edo hauen erasoak azkar detektatzeko metodoen garapena.
- Cowon: Mugagabeko autonomía izango duen sistema ireki eta kostu baxuko baten garapena, ganaduaren aktibitatea momento oro monitorizatzeko, eta zerbitzu berriak sortzeko, animalien ongizatearekin zein ustiategien ekoizkortasunarekin lotuak.Jarraian duzue AGRIPIR Proiektua laburbiltzen duen bideoa.
Jarraian duzue AGRIPIR Proiektua laburbiltzen duen bideoa:
{vimeo}114223048{/vimeo}