IRAURGI BERRITZEN, Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentzia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Etorkizuna Eraikiz“ egitasmoa eta Elkar Ekin Programaren baitan, UrolanEkin II proiektua ari da garatzen.
Honen helburua, eskualdean bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonen enplegarritasuan hobetuko duten enplegu eta prestakuntza prozesu berriak sustatzea da, gizarteratze eta laneratzeko eragileen lankidetzaren bitartez.
Horretarako, inklusioaren esparruan lanean diharduten eragile desberdinen arteko elkarlana eta koordinazioa sustatuko da, horrela egitasmo publiko-pribatu berriak eta eraginkorrak garatzeko. Ildo honetan, Otsailak 4ean, Urola Erdiko laneratze eta gizarteratzeko inklusio eragileak bildu dira .
Bertan landu dituzten gaiak :
• ElkarEkin egitasmoa eta UrolanEkin proiektua .
• Testuingurua eta langabeziaren egoeraren diagnostikoa.
• Eskualdean inklusioa esparruan diharduten eragile desberdinen aurkezpenak
• Inklusio eragileen elkarlan sare bat abian jartzeko proposamena.
Eskualdeko gizarteratze eta laneratze eragileen artean lankidetza sarea osatzeko ados azaldu dira partehartzaileek eta honen lanketan jarraituko dute aurrerantzean
Proiektuan partehartzen duten eragileak :