Berriak
2019-05-31
Langabeziak beheranzko joerari eutsi dio Urola Erdian
Eskualdearen bilakaera sozioekonomikoari dagokionean, ekonomia eta lehiakortasun adierazle ezberdinek gorabehera nabarmenak erregistratu dituzte 2008an krisi ekonomikoak eztanda egin zuenetik. Azken urteetan, Garapen eta berrikuntza agentziak duen “Garapen Behatokia” lan lerroa arduratzen da hauen bilakaera aztertu eta joerak identifikatzeaz. 2008 eta 2014 bitartean, Urola Erdian (Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil eta Zestoa) zenbatzen zen langabetu kopuruak […]
2019-05-31
Eskualdeko Talentua Erakartzen
Iraurgi Berritzen eskualdeko enplegua sustatzen ari den Ekintza Planaren baitan, bertako ikasle gazte kualifikatuen lehen lan mundurako esperientziak nahi ditu bultzatu interes berezi batekin, bertako talentua bertan garatzeko aukerak eskainiz. Iraurgi Berritzenek, Eskualdeko Talentua erakartzeko, 3 egitasmo jarri ditu martxan: Praktikak eta Karrera Amaierako Proiektuen kudeaketa: Gazteei unibertsitateko praktikak edota karrera amaierako proiektuak egiteko bitarteko […]
2019-05-31
Merkataritza Saltokiak Modernizatzeko diru laguntzak abian
Eusko Jaurlaritzak, Merkaritza Saltokiak Modernizatzeko ematen dituen Diru Laguntza programa argitaratu berri du eta eskaera epea, Maiatzaren 30tik hasi eta Ekainaren 30 arte egongo da zabalik. Diru laguntzaren onuradunak negozio bolumen aldetik, jarduera nagusia merkataritzan duten enpresak izango dira, eta gutxienez 3 urteko antzinatasuna izan behar dute jarduera komertzialean. Diru laguntza hauek bi motatako inbertsioak […]
2019-05-29
Enpresen langileen kapazitazioa eta talentua garatzeko ikastaroak abian
Eskualdeko enpresen langileen kapazitazioa eta talentua garatzea helburu izanik, enpresen beharretara egokituriko formakuntza eskaintza eguneratua bultzatzeko ekintzak bideratzen dira enpresa arlotik. Azpeitiko udalak IMH eta Deustorekin sinatutako akordioen bitartez, Azpeitiko Basazabal Jauregian hasi dira dagoeneko maiatzean langile eta langabetuentzat enpresaren arlo desberdinetako ikastaroak. IBren enpresa arloarekin elkarlanean, enpresen behar eta interesak jaso dira eta eragile […]
2019-05-29
TURISMO – UEMA bilera, Zumaia 2019-05-14
Euskarak turismo jardueran duen presentzia aztertu eta berau indartzeko bideak eta moduak bilatzeko lan bilera bat ospatu zen Zumaian Maiatzak 14an. Bilera horretan UEMA erakundeko kideak, udalerri desberdinetako euskara teknikariak eta garapen agentzietako nahiz udalerri desberdinetako turismo sustatzaileak hartu zuten parte. Etorkizunean jarraitzeko lan ildoak finkatu ziren eta lan talde desberdinak osatu ere bai, bilera […]
2019-05-17
Bidelan programan izena emateko epea ireki da
Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik, Maiatzaren 27tik Ekainaren 4ra Bidelan programa garatuko da bereziki emakumeei zuzenduta. Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egingo dira partaideen gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Beste aldetik, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere izango ditugu bertan (Ekintzailetza, Elikagaien Manipulazioa eta Garraioa, Industria eta Menpekotasuna – 3. adina) eta bakoitzak bere alorreko prestakuntza […]
2019-05-08
Enpresekin proiektu berriak garatzeko eskaerak
Gipuzkoako Foru Aldundiaren sustapen ekonomikoa eskualde ikuspuntuaren ekarpenaren bidez bultzatzeko programaren baitan, bost proiektu berri aurkeztuko dira Iraurgi Berritzenen eskutik. Programa honen helburu nagusia eskualde arloko estrategiak, gaitasunak eta dinamikak lankidetzan sustatzea da eta horrela, sustapen ekonomikoaren bidez, lurralde, gizarte, ekonomia eta ingurumenari lotuta kohesio handiago bat eratzen laguntzea. Hiru lan ildo nagusietan kokatzen dira […]
2019-05-07
Gipuzkoako Gobernantza Ereduaren Lanketan parte hartzea
Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko Berrikuntza eta Garapen Agentzia, Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren baitan sustatutako, Eskualde Gobernantzen Lanketa prozesuan parte hartzen hasi da pasa den apirilak 30ean Gipuzkoako beste eskualdeekin batera. Proiektua hain zuzen Lurralde Garapeneko Laborategian lantzen ari da Orkestraren eskutik. Prozesuaren helburu nagusia, 2020 urterako Gipuzkoan gobernantza eredua eskualde mailako artikulazio batekin […]
2019-05-07
Hasi da “Harakintza eta Haragikien elaborazioa” izeneko prestakuntza-ziurtagiria lortzeko ikastaroa
Pasa den apirilaren 17an eman zitzaion hasiera ikastaroari eta 5 hilabeteko iraupena izango du. URKAIKO baserritarren kooperatibak Zestoan duen egoitza nagusian du kokalekua eta guztira, 14 dira partehartzaileak, hautetatik 7 eskualdekoak dira, 5 Azpeitiarrak eta 2 Azkoitiarrak. Urrian 2an amaituko da eta partaideek “Harakintza eta Haragikien elaborazioa” izeneko prestakuntza-ziurtagiria eskuratuko dute. HAZIren eskutik, Lanbide-Euskal Enplegu […]
2019-05-06