Ibarbi Sagarraren ibilbide gidatua

2019-10-13

Urriak 12an, Iraurgi Berritzeneko turismo arlotik sustatzen den Urola Gustagarri egitasmo turistikoaren markoan, Ibarbi Sagarraren ibilbide gidatua burutu zen Errezilen.

Errezileko ikur den bertako produktu honen hainbat datu eta informazio trasnsmititu zitzaien ekimen honetan parte hartu zuen talde anitzari, era berean sagar bilketan parte hartu eta sagarrarekin eginiko produktuen dastaketa bat ere egin ahal izan zuten. Produktu baten inguruan sorturiko ibilbide bat produktu turistiko nola bilakatu eredu bikaina da Errezileko hau, eta bide honetan sakontzeko lan ildo bat martxan dago Errezileko Ibarbi Elkartea, Urkome eta Iraurgi Berritzenen lankidetza bidez. 

{myFlickr}photoset_id=72157711476465066{/myFlickr}

 

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia