Berriak
2019-01-30
Gipuzkoako enplegagarritasun eta aktibazio inklusiborako estrategia
Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Iraurgi Berritzenek parte hartu du pasa den Urtarrilak 24an ospatu den enplegagarritasun eta aktibazio inklusiborako estrategia ezartzeko ekitaldian. Honen bitartez, ekonomiaren indarberritzea eta lehiakortasuna, kalitatezko enplegua eta gizarte politikak xede dituen estrategia integratu baten garapena bultzatu nahi da, pertsonen eta batez ere honako talde hauen kohesio soziala hobetzeko: Gizartetik baztertuak izan […]
2019-01-28
Urola Erdiko enpresetan Industria 4.0 teknologiak lantzen
Iraurgi Berritzen, GFArekin, Orkestrarekin eta Gipuzkoako beste Garapen Agentziekin elkarlanean, INDUSTRIA 4.0 aren baitan “Fazilitadoreen Ekintza Ikerketa prozesua”n parte hartzen ari da. Prozesuaren baitan, “Uroltek 4.0” proiektua jarri da martxan, eskualdeko 4 enpresa txiki eta ertainetan lehiakortasuna hobetzeko “4.0 Industria”ko teknologiak txertatzeko helburuarekin. Enpresa bakoitzaren egoera, beharrak, gaitasunak eta helburuak kontuan izan da enpresa eta […]
2019-01-22
Lehen Aukera Programaren eskaerak aurkezteko epea irekita urriak 31 arte
HELBURUA: Beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabetuak Euskal Enpresek kontratatzea. Programan parte hartzeko Interesatuta dauden pertsonek, ondorengo baldintzak bete behar dituzte: 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea Langabezian egotea kontratua egiterakoan Ondoko […]
2019-01-08
“Harakintza eta Haragikien elaborazioa” izeneko prestakuntza-ziurtagiria lortzeko ikastaroa hastear da
5 hilabeteko prestakuntza ibilbidea izango da eta partaideek “Harakintza eta Haragikien elaborazioa” izeneko prestakuntza-ziurtagiria eskuratuko dute. HAZIren eskutik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailaren ekimenez, “Harakintza eta Haragikien elaborazioa” izeneko 2. mailako profesionaltasun ziurtagiria eskuratzeko aukera izango dute eskualdeko langabeek. Iraurgi Berritzen eta Urola Kostako Udal Elkartearen laguntzarekin eta Urkaiko eta Basatxerri […]
2018-12-14
Iraurgi Berritzen Sareak XVI.Topaketak ospatu ditu
Iraurgi Berritzenek gaur goizean Azpeitiako Udaletxean bildu ditu erakundea osatzen duten hiru udaletako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, hogeitabi enpresetako eta ikastetxeetako ordezkariak elkarrekin martxan dituzten proiektuen balorazioa egin eta datorren urtean eskualdean garatu beharreko lehentasunezko lan lerroak definitzeko. Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako Udalen Berrikuntza eta Garapen agentziak urtero ospatzen dituen Topaketen XVI. edizioa izan da gaurkoa. […]
2018-12-04
Abenduak 13an ospatuko dira, 2018ko IB Sarearen Topaketak
Urtero egin ohi den moduan, Abenduak 13an ospatuko da Iraurgi Berritzeneko eragile sarearen topagunea. Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako Udalen Berrikuntza eta Garapen agentziak urtero ospatzen dituen Topaketen XVI. edizioa izango da hau. Ekitaldia, Azpeitiko udaletxeko 5. Solairuan ospatuko da goizeko 9.00etatik aurrera. Ekitaldian zehar, Gipuzkoako Foru Aldundia, eskualdeko udal, enpresa nahiz ikastetxeetako ordezkarien partehartzea aurreikusten […]
2018-12-03
"El Camino Ignaciano en Euskadi" dokumentala estreinatu da Madalenako Ospitalean
Azaroaren 30ean estreinatu zen Madalenako ospitalean Inaziotar Bidea ezagutarazteko asmoarekin egin den “El Camino Ignaciano en Euskadi” dokumentala, jende ugari hurbildu zelarik in situ ikustera lan berri hau. Herritarrez gain, Turismo, merkataritza eta Kontsumoko Sailburu den Alfredo Retortillo, Basquetour-eko zuzendaria Harkaitz Millan, Laguardiko Alkatea Pedro Leon eta Azpeitiko udaleko ordezkaritza Eneko Etxeberria Alkatea buru. 50 […]
2018-11-30
Zestoa eta inguruko lurraldeko enpresak IB Enpresa Sareko dinamikan murgildu dira
Pasa dira 2 urte Zestoako Udala IB agentziaren dinamikan sartu zela. Aitzakia paregabea inguruko lurraldeko enpresetara gerturatzeko 2018. urtean zehar Eskualdea Irekitzen proiektuaren bitartez. Helburu nagusia, enpresa hauek IB dinamika gertutik ezagutzea da eta nola ez baita alderantziz ere, IB-k enpresa hauen errealitatea ezagutzea maila berean, hain zuzen. IB eta bailarako enpresen arteko harreman ereduan […]
2018-11-30
Abian dira eskualdeko ikastetxeen guneak 2018/19 ikasturtean landuko dituen lankidetza proiektuak
Ikastetxeen Gunea, eskualdeko 5 ikastetxek – Azkoitia BHI, Floreaga Salestar Ikastetxea, Iraurgi Ikastetxea, Azpeitiko Ikastola Ikasberri eta Urola Ikastola – lankidetza sustatzeko duten espazioan datza eta bere jarduera nagusiki DBH eta BHI mailetara bideratzen da. Guneak, gaur egun eta etorkizunean gizarteak dituen erronkei aurre egiteko ingurune egokia sortzea du helburu. Oro har, guneak, ikastetxe ezberdinek […]
2018-11-29