Berriak
2016-02-04
Iraurgi Berritzen Sare Kontseilua, 2016an prest...
Iraurgi Berritzenek, Enpresa, Ikastetxe eta Udalak elkarlanean garatzen duen elkarlan sare publiko pribatua da, eskualde mailako elkarlan proiektuak garatzen dituena. Pasa den urtarrilak 27an bildu dira Sareko Kontseilukideak 2016 urtean Urola Erdian esparru desberdinetan garatuko ditugun lan lerro eta proiektuak konpartitzeko, proposamenak kontrastatu eta egitasmo desberdinak baloratzeko elkarrekin. Enpresa arloan, Ikasi, Hornitu, Enprestuz eta Munibe […]
2016-01-21
UROLA KIDEtuz. Urola bailarako egur eta altzari sektorearen lankidetza sarea
UROLA KIDEtuz proiektua Urola bailarako hiru garapen agentzien artean landu dugun proiektua da (Uggasa, Iraurgi Berritzen eta Urola Kostako Udal Elkartea). 2013an hasi eta 2015ean amaitu dugu. Helburua izan da bailara osoan pisu nabarmena duen egur eta altzarien sektoreko enpresen arteko lankidetza bultzatzea eta merkatu dibertsifikaziorako aukera berriak sustatzea. Urola bailarak tradizio handia du egurraren […]
2015-12-18
Iraurgi Berritzenek, 2016an eskualdeko enpresetan berrikuntza proiektuak garatzeko finantziazio garrantzitsua lortu du, GFAren aldetik
Iraurgi Berritzenek, ohikoa duen bezala, eskualdeko enpresa ordezkarien eskutik identifikatu ditu garatu beharrezkoak diren lehentasun estrategikoak enpresen berrikuntza sustatzeko. Helburu hauek garatu eta inplantatzeko proiektu proposamen erlazio bat diseinatu eta aurkeztu ditu ekintza lerro desberdinekin, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Sustapen Ekonomiko, Landa Garapen eta Lurralde Oreka Departamentuaren “Gizarte Mailan Erantzulea den Lurraldea ” eta “Enpresen Lankidetza […]
2015-12-18
Herrialde Jardunaldia: Maroko-Aljeria. 2015eko Nazioartekotze Plangintzaren azkeneko ekintza
Joan den abenduaren 16an, “Herrialde jardunaldia: Maroko-Aljeria” izenburupean ikastaro bat burutu zen, Iraurgi Berritzenek antolatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduta, Azkoitiko Intsausti Jauregian. Hizlaria Amaia Ferro izan zen, Gipuzkoako Bazkundeko Enpresa Garapen eta Internazionalizazio Zuzendaria. Bertan, Maroko eta Aljeriako merkatuetara sartzeko kontutan eduki behar diren elementurik garrantzitsuenak ikusi ziren, hala nola, herrialde horietako hainbat […]
2015-12-01
Iraurgi Berritzenek ikastaro bat antolatu du “Herrialde jardunaldia: Maroko-Aljeria” izenburupean
Ikastaro hau Abenduaren 16an izango da Azkoitiko Intsausti Jauregian, arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara eta eskualdeko enpresei zuzentzen da. Gipuzkoako Foru Aldundiak osorik diruz lagundutako ikastaroa da eta plaza kopuru mugatuak izango ditu. Krisiak, Europako merkatu tradizionalak ere jo ditu eta enpresa askok merkatu europarretik kanpora irten beharra ikusi dute. Baina merkatu berri hauekin lan egitea zailagoa […]
2015-11-26
Muntaia Mekanikorako Lan Eskaintza eskualdean
Urola Kostan dagoen Makina Erraminta arloko enpresak, Muntaia Mekanikorako langileak behar ditu bere Azpeitiko Manufacturing plantarako. Horretarako, langabetuei zuzenduriko lan konpromisodun ikastaro bat antolatu du (350 ordukoa) IMHrekin elkarlanean eta Lanbidek subentzionatuta. Ikasleen %60a minimo kontratatua izango da, praktika epealdiaren ondoren. Ikastaroa abenduak 18an hasiko da. Betebeharrak: 26 urtetik behera Erdi mailako fabrikazio mekaniko edo […]
2015-11-25
Iraurgi Berritzenen XIII. Topaketak
Azaroak 24an, Azkoitiko Elkargunean IRAURGI BERRITZEN XIII.TOPAKETAK antolatu dira, “Elkarrekin eskualdea eraldatzen” lelopean. IRAURGI BERRITZENek Azpeitia eta Azkoitiko udal-erakunde publikoen sustapen sozioekonomiko eta berrikuntzarako estrategia bateratzen ditu. Urtean zehar sustapen ekonomikorako proiektuetan IRAURGI BERRITZENEK elkarlanean aktibatzen dituen eragile desberdinen topagunea da, ordezkari publiko, enpresa eta ikastetxeen partehartzen dutelarik. Bertan, pasa den urteko eragileengandik jasotako proposamenei […]
2015-11-19
Abian dira Urola Erdiko Energia Jardunaldiak
Azaroak 18an, Azpeitiko Sindikatu Zaharrean, Iraurgi Berritzenetik koordinatzen den Energia Mahaiak, Urola Erdiko Energia Jardunaldiak aurkeztu zituen. Proiektu honen jatorria, Foru Aldundiak martxan jarri zituen aurrekontu partehartzaileen prozesuan legoke, izan ere eskualdeko eragileek 2013an egin zen lehen prozesuan, jadanik energiaren gaia mahai gainera atera bait zuten. Hurrengo urteetan ere, gaiaren lanketarekin jarraitu zen eta horrela, […]
2015-11-19
BERRIZ ENPRESA Egitasmoa
Eusko Ganberak kudeatutako eta Eusko Jaurlaritzak finantzatutako egitasmoaren aurkezpena Azaroaren 16an izan zen, Udaletako ordezkarien babesarekin, Elkargunean. Egitasmoaren helburua, merkataritza, ostalaritza eta ostatatze sektoreko enpresen transmisioa erraztea da, enpresa hauek ez daitezela itxi eta jarraipena izan dezatela. Alde batetik, negozioa esku aldatu nahi duen orori arrazoi desberdinengatik eta bestetik negozio bat erosi nahi duen ekintzaile […]
2015-11-12