Biele Group enpresara bisita Iraurgi ikastetxeko ikasleekin

2018-01-12

Iraurgi Berritzen agentziaren koordinaziopean, pasa zen azaroaren 29an IRAURGI ikastetxeko ikasleek BIELE GROUP enpresa bisitatu zuten.

Bisitaren helburua orientazio ikuspegitik, ikasleei errealitatean oinarritutako esperientzia ezagutzeko aukera ematea izan da batetik, eta enpresak bailaran enpresa arloarekin lotutako ikasketak egitera doazen bailarako ikasle kopuru bat ezagutzeko aukera izatea bestetik.

Bi perspektiba landu ziren bertan, ikasleei BIELE enpresaren aurkezpen orokor bat egin ondoren, bi taldetan banatu zen 27 ikasleko taldea. Ikasketa aukeraketa ikuspegitik ikasle bakoitzak izan ditzakeen interesen arabera enfokatu ziren bi lan taldeak. Talde batek administrazio ikuspegitik ezagutu zuen enpresako errealitatea, besteak berriz, injieniratzita ikuspegitik, makinen diseinu eta fabrikazio ikuspegitik hain zuzen.

Garrantsitsua da etorkizuneko erronkei erantzun egoki bat emateko oinarrian hain batera dauden baina era berean hain urrun aurkitzen diren bi mundu hauen arteko erlazioak estutu eta bateratzera bideratutako espazioak sortzen joatea.

Ikasle, irakasle nahiz enpresa ordezkariek balorazio positiboa egin zuten amaieran.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia