2015-02-02

Eskualdearen eskaintza turistikoa Fitur azokara eraman da, dinamizazio ekonomikoa sustatzeko

Fitur Nazioarteko Turismo Azoka Madrilen ospatzen da Urtarrilak 28 eta otsailak 1 bitartean. Turismo Azoka honek, 165 herrialdetako 9.107 enpresa eta erakunderen parte hartzea izan du horretarako prestatu diren 56.000 metro karratuetan. Gure eskualdeak presentzia eta proiekzio nabarmena izan du Fitur azokan. Iraurgi Berritzeneko lehendakaria eta Azpeitiko alkatea Eneko Etxeberria buru duen delegazio bat Madrilera […]
2015-01-27

Urola Erdian Ekintzailetasuna sustatzeko diru-laguntzen ebazpena

Iraurgi Berritzenek, 2014an Urola Erdian ekintzailetasuna sustatatzeko helburuarekin aurkeztutako diru-laguntza eskakizun guztiak aztertu eta baloratu ditu dagoeneko. Diru-laguntza hauek enpresa berriak sortutako Azpeitia eta Azkoitiako herritarrei zuzentzen ziren, izaera estrategiko edo berritzailea duten jardueren arloak bereziki lagunduak izan direlarik. Jarraian duzuen linkean eskuragarri dituzue onartuen zerrendak, onuradun bakoitzak jasoko duen diru laguntza kopuruarekin, nahiz ezeztatuenak, […]
2015-01-22

Agripir Proiektu europarrak bere azken seminarioa ospatu du Bidarten

Pasa zen Abenduan bukaera eman zitzaion 2012ko Apirilean martxan jarritako AGRIPIR Proiektu Europarrari. Proiektu hau jatorri desberdinetako 13 sozio euskaldun, katalan zein frantzesek osatu dute eta aipatzekoa da 3 urte hauetan zehar, 230 pertsona eta 110 erakunde baino gehiagok parte hartu izana sarearen dinamikan. 36 hilabete hauetan 10 jardunaldi baino gehiago ospatu dira Pirineoen bi […]
2015-01-21

Bideoa

{vimeo}114223048{/vimeo}
2014-12-18

IB Sarearen Abenduko Kontseilua

Ezagutza Sarearen Kudeaketa Kontseiluko kideak abenduak 4ean bildu berri dira, urte amaierako exekuzio planaren balorazio egin eta hurrengo urteko plan proposamena onartzeko. Bertan aztertu dira urteko erronka eta ekintzen gauzapen maila gune desberdinetan: enpresa, prestakuntza eta garapen gunean. 2015ean sarearen baitan eragile publiko pribatuen elkarlanaren bitartez, eskualde ikuspegitik izango ditugun erronka eta burutu beharreko ekintza […]
2014-11-21

Mikroenpresentzako diru laguntzak

Erergia aurrezpeneko eta eraginkortasuneko inbertsioak egin dituzten Gipuzkoako mikroenpresentzako diru laguntzak abian direla jakinarazi nahi da Iraurgi Berritzenetik. Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2014ko ekitaldiko deialdia jadanik argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta ondorengo estekan aurki daiteke: Oinarriak Diru laguntza hauei buruzko informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, Iraurgi Berritzenekin jar zaitezke harremanetan (Alazne […]
2014-11-07

Iraurgi Berritzenek nazioartekotze jardunaldia antolatu du Alemania ardatz hartuta

Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Bazkundearekin elkarlanean datorren Azaroak 19an, nazioartekotzeari buruzko jardunaldia antolatu dute, oraingo honetan Alemania ardatz harturik. Alemania Europar Batasuneko lehendabiziko ekonomia da, merkatu berritzailea eta lehiakorra oso, eta bertan bikaintasuna eta kalitatea dira nagusi. Herrialdearen potentzial esportatzailea ezaguna bada ere, Alemania Europako enpresa askok hornitzen duten merkatu handi bat […]
2014-09-26

Iraurgi Berritzenek jardunaldia antolatu du "Merkatu Frantsesa" lemapean

Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Bazkundearekin, sinatu duen hitzarmenaren ondorioz, datorren Urriaren 9an, Merkatu Jardunaldia antolatu du, “Merkatu Frantsesa” izenburupean. Jardunaldi honen helburua, Merkatu Frantzesak eskaintzen dituen aukera eta bereak diren berezitasunen inguruan informazioa erraztea da eta aldi berean, enpresek askotan erabiltzen duten “agente comercial” figura horren inguruan kontuan eduki beharrekoak diren elementuak ezagutzea. Egungo egoeraren aurrean, […]
2014-09-25

Hitzarmena Banco Sabadell eta Iraurgi Berritzenen artean, ekintzaileei finantziazioa errazteko

Ostirala, Irailak 12, Iraurgi Berritzen eta Banco Sabadellek, lankidetza hitzarmena sinatu zuten, eskualdeko ekintzaileek mailegu aukerak eta Banketxeak eskaintzen dituen hainbat produktu eta zerbitzuetara sarbidea izan dezaten. Hitzarmen honen bidez, Iraurgi Berritzenetik pasatzen diren ekintzaileei aukera bat gehiago zabaltzen zaie finantziazioa lortzeko baldintza hobetan. Edozein kasutan, maileguez aparte produktu eta zerbitzu ugari eskaintzen ditu Banco […]
2014-09-22

Eusko Jaurlaritzak “Lehen Aukera” Programaren deialdia ireki du

Iraurgi Berritzenetik jakinarazi nahi zaizue “Lehen Aukera” deituriko deialdia, langabezian dauden gazteak praktiketarako kontratatzera zuzentzen dena hain zuzen, jadanik irekita dagoela. Deialdi honetara aurkezteko betebeharrak: 30 urte baino gutxiago izatea, unibertsitateko edo Lanbide Heziketako ikasketak bukatu berri izatea eta Lanbiden izena emanda izatea lan-eskatzaile moduan. Ekimen hau 2014-2016 Enplegu Planaren baitan kokatzen da, helburua “ikasle […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia