Berriak
2015-12-18
Herrialde Jardunaldia: Maroko-Aljeria. 2015eko Nazioartekotze Plangintzaren azkeneko ekintza
Joan den abenduaren 16an, “Herrialde jardunaldia: Maroko-Aljeria” izenburupean ikastaro bat burutu zen, Iraurgi Berritzenek antolatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduta, Azkoitiko Intsausti Jauregian. Hizlaria Amaia Ferro izan zen, Gipuzkoako Bazkundeko Enpresa Garapen eta Internazionalizazio Zuzendaria. Bertan, Maroko eta Aljeriako merkatuetara sartzeko kontutan eduki behar diren elementurik garrantzitsuenak ikusi ziren, hala nola, herrialde horietako hainbat […]
2015-12-01
Iraurgi Berritzenek ikastaro bat antolatu du “Herrialde jardunaldia: Maroko-Aljeria” izenburupean
Ikastaro hau Abenduaren 16an izango da Azkoitiko Intsausti Jauregian, arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara eta eskualdeko enpresei zuzentzen da. Gipuzkoako Foru Aldundiak osorik diruz lagundutako ikastaroa da eta plaza kopuru mugatuak izango ditu. Krisiak, Europako merkatu tradizionalak ere jo ditu eta enpresa askok merkatu europarretik kanpora irten beharra ikusi dute. Baina merkatu berri hauekin lan egitea zailagoa […]
2015-11-26
Muntaia Mekanikorako Lan Eskaintza eskualdean
Urola Kostan dagoen Makina Erraminta arloko enpresak, Muntaia Mekanikorako langileak behar ditu bere Azpeitiko Manufacturing plantarako. Horretarako, langabetuei zuzenduriko lan konpromisodun ikastaro bat antolatu du (350 ordukoa) IMHrekin elkarlanean eta Lanbidek subentzionatuta. Ikasleen %60a minimo kontratatua izango da, praktika epealdiaren ondoren. Ikastaroa abenduak 18an hasiko da. Betebeharrak: 26 urtetik behera Erdi mailako fabrikazio mekaniko edo […]
2015-11-25
Iraurgi Berritzenen XIII. Topaketak
Azaroak 24an, Azkoitiko Elkargunean IRAURGI BERRITZEN XIII.TOPAKETAK antolatu dira, “Elkarrekin eskualdea eraldatzen” lelopean. IRAURGI BERRITZENek Azpeitia eta Azkoitiko udal-erakunde publikoen sustapen sozioekonomiko eta berrikuntzarako estrategia bateratzen ditu. Urtean zehar sustapen ekonomikorako proiektuetan IRAURGI BERRITZENEK elkarlanean aktibatzen dituen eragile desberdinen topagunea da, ordezkari publiko, enpresa eta ikastetxeen partehartzen dutelarik. Bertan, pasa den urteko eragileengandik jasotako proposamenei […]
2015-11-19
Abian dira Urola Erdiko Energia Jardunaldiak
Azaroak 18an, Azpeitiko Sindikatu Zaharrean, Iraurgi Berritzenetik koordinatzen den Energia Mahaiak, Urola Erdiko Energia Jardunaldiak aurkeztu zituen. Proiektu honen jatorria, Foru Aldundiak martxan jarri zituen aurrekontu partehartzaileen prozesuan legoke, izan ere eskualdeko eragileek 2013an egin zen lehen prozesuan, jadanik energiaren gaia mahai gainera atera bait zuten. Hurrengo urteetan ere, gaiaren lanketarekin jarraitu zen eta horrela, […]
2015-11-19
BERRIZ ENPRESA Egitasmoa
Eusko Ganberak kudeatutako eta Eusko Jaurlaritzak finantzatutako egitasmoaren aurkezpena Azaroaren 16an izan zen, Udaletako ordezkarien babesarekin, Elkargunean. Egitasmoaren helburua, merkataritza, ostalaritza eta ostatatze sektoreko enpresen transmisioa erraztea da, enpresa hauek ez daitezela itxi eta jarraipena izan dezatela. Alde batetik, negozioa esku aldatu nahi duen orori arrazoi desberdinengatik eta bestetik negozio bat erosi nahi duen ekintzaile […]
2015-11-12
Erabaki ditu ikastetxeen mahaiak datorren ikasturteko erronka eta elkarlan proiektuak
“Elkarrekin osotasun bati eragiten”. Pasa den ostegunean, azaroak 5, bildu ziren bailarako ikastetxe desberdinetako (DBH-BHI mailak) zuzendariak, IB sarearen baitan egituratzen duten lan taldearen markoan. Lan bilera 3 zatitan egituratu zen, orain arte egindako ibilbidearen, egiten ari direnaren eta egin dezaketenaren inguruko hausnarketa eztabaidatu baina eraginkor batera eraman zituelarik. Prozesuaren funtsa, hezkuntzaren markoan aktiborik eraginkorrenak […]
2015-11-09
Adimen emozionala salmenten zerbitzura altzari-sektorean
Azpeitiko altzari-sektorearen lantaldeak, Iraurgi Berritzenekin eta Gipuzkoako Merkatarien Federazioarekin lankidetzan, lehendabiziko jarduketa martxan jarri du: salmenta eta emozioei buruzko prestakuntza espezifikoa. Ikastaroa Azpeitiko altzari-sektoreko establezimendu guztiei zuzendua izan da. Helburu nagusia gaitasun eta trebetasun sozioekonomikoak eta jarrera proaktiboa lantzea izan da, hau da, salmenta-prozesuan gakoak diren urratsak. Landu den edukia ondorengoa da eta altzariaren sektorera […]
2015-11-09
Abian da BERRIZ ENPRESA Programa
Eusko Jaurlaritzak eta Eusko Ganberak BERRIZ ENPRESA Programa jarri dute abian. Programa honen helburua enpresen jarraipena erraztea da Euskadiko merkataritza, ostalaritza eta ostatatze sektoreetan. BERRIZ ENPRESAK laguntzarako eta aholkularitzarako zerbitzu integrala eskaintzen die balizko saltzaile eta ekintzaileei transmisio-prozesua gauzatzeko, eta tratu pertsonalizatu eta malgua segurtatzen die bakoitzaren premiak kontuan hartuta. Beraz, zure negozioa eskualdatu nahi […]
2015-11-06