Berriak
2023-06-05
Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2023-06-01
Langabeziak beheranzko joeran jarraitzen du eskualdean
Urola Erdian, 2023ko Apirila amaieran lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren arabera 1.171 herritar zenbatu dira langabezia egoeran. Nahiz eta Martxoa eta Apirila artean zenbatutako langabetu kopurua zertxobait handitu, azken urtean izan den bilakaera onak jarraitzen du. Izan ere, iaz Apirila amaieran baino 57 langabetu gutxiago zenbatu dira eskualdean, %4,6 gutxiago. Iraurgi Berritzenen estimazioen arabera, Urola Erdiko […]
2023-06-01
Iraurgi Berritzenen Enpresa Teknikari lanpostuaren hautaketa prozesuko behin betiko emaitzak
Oposizio eta Lehiaketa Faseko behin-behineko puntuazioak argitaratu ondoren 2023ko Maiatzak 24an, Maiatzak 31an ezarri zen erreklamazioak aurkezteko azken eguna bezala, eta ez da erreklamaziorik egon. Ondorioz, Epaimahai kalifikatzaileak, 2023ko Ekainaren 1an erabaki duena link honetan dago eskuragarri: Hautaketa Prozesuko Behin Betiko emaitzak
2023-05-30
Iraurgi Lantzen S.A-k lehiaketa oposizio bidez Enplegua eta Prestakuntza zein Ekintzailetza Arloetako 4 lanpostu egonkortzeko hautaketa prozesuak ireki ditu
Lanpostu hauetan izena emateko bete beharreko baldintza, dokumentazio zein xehetasun guztiak eskuragarri ondorengo linkean: https://iraurgiberritzen.eus/index.php/eu/iraurgi-berritzen/lan-eskaintzak
2023-05-29
Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2023-05-25
GEROLAN proiektuaren balorazio oso positiboa, 5 ikastetxeetako orientatzaileekin Maiatzak 25ean egindako ebaluazio bileran
Proiektuak Iraurgi Berritzen-ek dinamizatzen duen eragileen lankidetza sarean du jatorria eta eskualdeko 5 ikastetxeetako orientatzaileekin batera garatzen da.Helburua ikastetxeetako orientazio planak elkarrekin aberastu eta indartzea da. Prozesuan zehar, ikasgeletan orientazio akademiko nahiz profesionalari dagokion hausnarketa aktibatu eta interesen arabera eskualdeko eragile sozioekonomiko desberdinekin harremanak estutu dira ikasleekin egindako hainbat bisiten bidez. 19 hausnarketa saio 5 […]
2023-05-25
IB HARREMANAK Lan dinamikak: Ikastetxeak eragileekin saretzen
IB Hezkuntza markoan kokatzen den eta eskualdeko ikastetxe eta eragileen arteko harremanak sendotzera bideratzen den Ikastetxeak Saretzen proiektuaren baitan 5 lan dinamika egin dira ikasturtean zehar (eskualdeko ikastetxe bakoitzarekin bat). Guztira eskualdeko 40 eragile ordezkari inguruk hartu dutelarik parte (enpresa, enplegua, merkataritza, osasuna, lehen sektorea, ekintzailetza, gizarte zerbitzuak, kultura eta komunikazioa bezalako sektoreetako ordezkariak hain […]
2023-05-25
Iraurgi Berritzenen Enpresa Teknikari lanpostuaren hautaketa prozesuko behin behineko emaitzak
Iraurgi Lantzen Sozietateak Enpresako Teknikari lanpostu bat lan-kontratuko langile finko gisa behin betiko betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez prozesua abian jarri ostean, hautaketa prozesuaren behin behineko puntuazioak honakoak dira: Behin behineko puntuazioak
2023-05-22
Autoenplegua laneratzeko beste aukera bat Eraikuntzako eremuan
Iraurgi Berritzenek antolatutako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako ElkarEkin egitasmoaren baitan, eraikuntzara bideratutako prestakuntza eskaintzen ari dira Azpeitian, Zabaltzen Sarturen eskutik, eta ekintzailetza arlotik bertan izan da lantalde teknikoa, autoenplegua laneratze aukera bezala ikustarazteko asmoz. Ekintza hau, Klink Atari lan lerroaren baitan kokatzen da eta bere helburua, ikusgarritasuna ematea da ekintzailetzari eta autoenpleguari. Kontuan izanik, […]
2023-05-22