Berriak
2023-05-19
Urola Erdiko gazte kualifikatuen Praktikak eta Gradu Amaierako Proiektuak kudeatzen
Iraurgi Berritzenek, eskualdean enplegua sustatzeko egiten ari den ekintza-planaren esparruan, interes bereziz bultzatu nahi ditu kualifikatutako gazteen lehen lan-esperientziak, eskualdean beren talentua garatzeko aukerak eskainiz. 2018az geroztik, Praktikak eta Gradu Amaierako Proiektuak egiteko enpresek eta gazte kualifikatuek dituzten beharrak jasotzen ditugu. Kasu horietan, lankidetza-hitzarmen bat garatzen da enpresaren eta unibertsitatearen artean. Iraurgi Berritzenek praktika horiek […]
2023-05-17
Iraurgi Berritzenen Enpresa Teknikari lanpostuaren lehiaketa faseko behin behineko emaitzak
Iraurgi Lantzen Sozietateak Enpresako Teknikari lanpostu bat lan-kontratuko langile finko gisa behin betiko betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez prozesua abian jarri ostean, hautaketa prozesuko Lehiaketa Faseari dagozkion behin behineko puntuazioak honakoak dira: Behin behineko puntuazioak
2023-05-15
Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2023-05-12
Ekintzailetza eragileen Guneak bere ekintza plana adostu du
BIC Gipuzkoa, Izarraitz Lanbide Heziketa, TKNIKA Euskadiko Lanbide Heziketaren ikerketa aplikatuko zentroa, URKOME Landa Garapeneko elkarteak eta Iraurgi Berritzenek, ekintzailetza guneko eta Elkarrekin Urola Erdia Eraldatzen 2022 – 2027 Hausnarketa Estrategikoko konpromezuei erantzun asmoz, 2023rako ekintza plana adostu dute. Ekintza planak, bi lan esparru nagusi izango ditu, batetik, Merkatua, eta eremu honetan gure eskualdeari egokitutako […]
2023-05-12
Eskualdeko enpresetako IT Arduradunen Lan Taldeak zibersegurtasun arloan ohikoak diren ziurtagiri eta araudiak ezagutu ditu
Maiatzak 12 ostiralean, Azpeitiko Basazabal jauregian, ZIUR – Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa-rekin lankidetzan, “Zibersegurtasun arloko ziurtagiriak eta gaur egun gehien erabiltzen diren araudiak” saioa ospatu da. Saioa, industria enpresetako IT (Informazio Teknologiak) arduradunei bideratu da eta bertan parte hartu dute eskualdeko 11 arduradunek. Lan saioaren lehen zatian, ZIUR-eko adituen eskutik, egun industria sektorean ohikoak diren […]
2023-05-12
Burututa Iraurgi Berritzenek Ihobe-rekin lankidetzan antolatutako "Ekonomia Zirkularra eta negozio-eredu berriak" jardunaldia
Gaur, maiatzak 11, Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak, IHOBE, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoarekin elkarlanean, jardunaldi bat burutu du ondorengo gaiaren inguruan: Ekonomia Zirkularra eta negozio-eredu berriak. Arrakasta kasuak ETE Zirkularra 2021 ekimenaren esparruan altzairuaren, makineria eta ekipoen, eta kimika eta kautxuaren sektoreetan. Jardunaldi hau Azpeitiko Basazabal Jauregian izan da, eta bertan […]
2023-05-12
Ekintzaile, merkatari eta enpresa txikiek digitalizazio eta langileen kontratazioaren inguruko prestakuntzak jaso dituzte
KLINK BIDE programaren baitan, 2023ko lehenengo sei hilabetean, 4 formakuntza saio antolatu dira. Formakuntza hauek, ekintzaile, merkatari eta enpresa txikiek digitalizazio eta langileen kontratazioaren inguruan ezagutzak bereganatzea izan dute xede, eta beraien egunerokoa erraztu eta arintzeko helburuarekin. Guztira 31 partehartzaile izan dira formakuntzen onuradun, eta orokorrean balorazioa positiboa izan dute. Hurrengo 6 hilabetekora begira, gai […]
2023-05-11
Eskualdeko 55 gaztek, Izarraitz LH-ren Erdi Mailako zikloen eskaintza ezagutzeaz gain, eskualdeko enpresa zein eragileak bisitatu dituzte
Gerolan proiektuaren baitan, eskualdeko 5 ikastetxeetako 55 gazte inguruk, Izarraitz Lanbide Heziketa bisitatu dute Erdi Mailako Zikloen eskaintza ezagutu asmoz. Helburua, Izarraitz Lanbide Heziketak Erdi Mailako zikloetan duen prestakuntza-eskaintza ezagutzea izan da, batetik. Bestetik, Izarraitzek eskaintzen dituen ziklo desberdinen baitan, bakoitzak izan dezakeen irteera profesionala ezagutzeko aukera izan dute enpresa desberdinetara egindako bisiten bidez. “Mekanizazioa” […]
2023-05-11
Elkar-Ekin Lanean, Urola Erdian gizarte bazterkeria edo arriskuan dauden pertsonen gizarteratze eta laneratze proiektu estrategikoaren baitan, “Lanerako prestakuntza-Eraikuntza tailerra” ri itxiera emango zaio Maiatzaren 25an
Azaroan hasi eta orain bukatzen den eskualdeko langabetuei zuzendutako tailerrean, guztira 13 pertsona langabetuk hartu dute parte eta 500 orduko iraupena izan du. Prestakuntza honen barruan, ikasleek 20 orduko prebentzio ikastaroa ere jaso dute. Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik lantzen ari den “Urola Erdian ElkarEkin Eraginez III – UE3” proiektuaren baitan kokatzen da, eta behin prestakuntza […]
2023-05-11