2023-05-11

Eskualdeko 55 gaztek, Izarraitz LH-ren Erdi Mailako zikloen eskaintza ezagutzeaz gain, eskualdeko enpresa zein eragileak bisitatu dituzte

Gerolan proiektuaren baitan, eskualdeko 5 ikastetxeetako 55 gazte inguruk, Izarraitz Lanbide Heziketa bisitatu dute Erdi Mailako Zikloen eskaintza ezagutu asmoz. Helburua, Izarraitz Lanbide Heziketak Erdi Mailako zikloetan duen prestakuntza-eskaintza ezagutzea izan da, batetik. Bestetik, Izarraitzek eskaintzen dituen ziklo desberdinen baitan, bakoitzak izan dezakeen irteera profesionala ezagutzeko aukera izan dute enpresa desberdinetara egindako bisiten bidez. “Mekanizazioa” […]
2023-05-11

Elkar-Ekin Lanean, Urola Erdian gizarte bazterkeria edo arriskuan dauden pertsonen gizarteratze eta laneratze proiektu estrategikoaren baitan, “Lanerako prestakuntza-Eraikuntza tailerra” ri itxiera emango zaio Maiatzaren 25an

Azaroan hasi eta orain bukatzen den eskualdeko langabetuei zuzendutako tailerrean, guztira 13 pertsona langabetuk hartu dute parte eta 500 orduko iraupena izan du. Prestakuntza honen barruan, ikasleek 20 orduko prebentzio ikastaroa ere jaso dute. Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik lantzen ari den “Urola Erdian ElkarEkin Eraginez III – UE3” proiektuaren baitan kokatzen da, eta behin prestakuntza […]
2023-05-11

Elkar-Ekin Lanean, Urola Erdian gizarte bazterkeria edo arriskuan dauden pertsonen gizarteratze eta laneratze proiektu estrategikoaren baitan, “Oinarrizko Gaitasunak 2. Maila”-ko prestakuntza amaitu egin da

Abenduan Azpeitian eta Azkoitian hasi ziren eskualdeko langabetuentzat zuzendutako ikastaroak, 2. mailako oinarrizko gaitasunei buruzkoak, apirilaren 28an amaitu dira. 29 pertsona langabetuk hartu dute parte eta guztira 240 orduko iraupena izan dute. Hauetatik askok aurretik Oinarrizko Gaitasunak 1 gaindituta zuten, eta honekin prestakuntza ibilbidea integratuari jarraipena eman diote. Prestakuntza hau, Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik lantzen […]
2023-05-09

Enplegua eta Prestakuntza Arloaren 2022ko Memoria

Ondorengo bideoan laburbiltzen dira Enplegu eta Prestakuntza Arloaren lan esparruko proiektu eta zerbitzuen inguruko datu azpimarragarrienak 2022. urteari dagokionez.  
2023-05-08

Izan Ekintzaile! Ekintzailetasuna ikasgelara gerturatzeko tresna gisa

Ikasturte guztian zehar, eskualdeko hiru ikastetxeek (Urola BHI, Azkoitia BHI eta Ikasberrik) Izan ekintzaile proiektuan parte hartu dute. Hezkuntza proiektu honek, bi helburu nagusi lortu nahi ditu. Alde batetik, ikasleei eskualdeko errealitate soziekonomikoa hurbildu eta bertan ekintzailetzaren jarduerak duen garrantziaz sentsibilizatzea nahi du eta bestetik, ekintzaileen bizipenak gertutik ezagutu eta beharrezko gaitasunak sustatze du xede. […]
2023-05-08

Eskualdeko enpresa industrialei zuzenduta Iraurgi Berritzenek jardunaldia antolatu du “Ekonomia Zirkularra eta negozio-eredu berriak. Arrakasta kasuak” izenpean

Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak, IHOBE, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoarekin elkarlanean, eskualdeko enpresa industrialei zuzenduta, jardunaldi bat antolatu du ondorengo gaiaren inguruan: Ekonomia Zirkularra eta negozio-eredu berriak. Arrakasta kasuak ETE Zirkularra 2021 ekimenaren esparruan altzairuaren, makineria eta ekipoen, eta kimika eta kautxuaren sektoreetan. Jardunaldi hau Maiatzak 11, ostegunean ospatuko da, […]
2023-05-08

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2023-05-03

Enpresa Arloaren 2022ko Memoria

Ondorengo bideoan laburbiltzen dira Enpresa Arloaren lan esparruko proiektu eta zerbitzuen inguruko datu azpimarragarrienak 2022. urteari dagokionez.  
2023-05-02

Iraurgi Berritzeneko Enpresa Teknikaria lanpostuaren oposizio Faseko behin behineko emaitzak

Iraurgi Lantzen Sozietateak Enpresako Teknikari lanpostu bat lan-kontratuko langile finko gisa behin betiko betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez prozesua abian jarri ostean, pasa den astean prozesuaren ariketa guztiak ospatu dira. Ondorengo estekan klikatuta ikus daitezke partehatzaileen ariketen emaitzak: Emaitzak
2023-04-28

2022an, Iraurgi Berritzeneko ekintzailetza jardueran antzemandako tendentziak

Unibertsitateko ikasketak dituzten ekintzaileen tasa igo egin da. Egitasmo berriak lantzen dituzten ekintzaile eta ekintzaile taldeen %46-ak unibertsitateko ikasketak dituzte, azken urteetan goranzko joera nabarmendu delarik. Jasotako kontsulta guztien artean, ekiteko interesa aurkeztu dutenen adin tartea 25-45 urte bitartean kokatzen da, jasotako kontsulten %62a hain zuzen ere. Eskualdatze kasuak goranzko joera erakutsi dute, batiz bat […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia