Berriak
2023-05-09
Enplegua eta Prestakuntza Arloaren 2022ko Memoria
Ondorengo bideoan laburbiltzen dira Enplegu eta Prestakuntza Arloaren lan esparruko proiektu eta zerbitzuen inguruko datu azpimarragarrienak 2022. urteari dagokionez.
2023-05-08
Izan Ekintzaile! Ekintzailetasuna ikasgelara gerturatzeko tresna gisa
Ikasturte guztian zehar, eskualdeko hiru ikastetxeek (Urola BHI, Azkoitia BHI eta Ikasberrik) Izan ekintzaile proiektuan parte hartu dute. Hezkuntza proiektu honek, bi helburu nagusi lortu nahi ditu. Alde batetik, ikasleei eskualdeko errealitate soziekonomikoa hurbildu eta bertan ekintzailetzaren jarduerak duen garrantziaz sentsibilizatzea nahi du eta bestetik, ekintzaileen bizipenak gertutik ezagutu eta beharrezko gaitasunak sustatze du xede. […]
2023-05-08
Eskualdeko enpresa industrialei zuzenduta Iraurgi Berritzenek jardunaldia antolatu du “Ekonomia Zirkularra eta negozio-eredu berriak. Arrakasta kasuak” izenpean
Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak, IHOBE, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoarekin elkarlanean, eskualdeko enpresa industrialei zuzenduta, jardunaldi bat antolatu du ondorengo gaiaren inguruan: Ekonomia Zirkularra eta negozio-eredu berriak. Arrakasta kasuak ETE Zirkularra 2021 ekimenaren esparruan altzairuaren, makineria eta ekipoen, eta kimika eta kautxuaren sektoreetan. Jardunaldi hau Maiatzak 11, ostegunean ospatuko da, […]
2023-05-08
Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2023-05-03
Enpresa Arloaren 2022ko Memoria
Ondorengo bideoan laburbiltzen dira Enpresa Arloaren lan esparruko proiektu eta zerbitzuen inguruko datu azpimarragarrienak 2022. urteari dagokionez.
2023-05-02
Iraurgi Berritzeneko Enpresa Teknikaria lanpostuaren oposizio Faseko behin behineko emaitzak
Iraurgi Lantzen Sozietateak Enpresako Teknikari lanpostu bat lan-kontratuko langile finko gisa behin betiko betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez prozesua abian jarri ostean, pasa den astean prozesuaren ariketa guztiak ospatu dira. Ondorengo estekan klikatuta ikus daitezke partehatzaileen ariketen emaitzak: Emaitzak
2023-04-28
2022an, Iraurgi Berritzeneko ekintzailetza jardueran antzemandako tendentziak
Unibertsitateko ikasketak dituzten ekintzaileen tasa igo egin da. Egitasmo berriak lantzen dituzten ekintzaile eta ekintzaile taldeen %46-ak unibertsitateko ikasketak dituzte, azken urteetan goranzko joera nabarmendu delarik. Jasotako kontsulta guztien artean, ekiteko interesa aurkeztu dutenen adin tartea 25-45 urte bitartean kokatzen da, jasotako kontsulten %62a hain zuzen ere. Eskualdatze kasuak goranzko joera erakutsi dute, batiz bat […]
2023-04-26
Iraurgi Berritzeneko Enpresa Teknikaria lanpostuaren oposizio lehiaketa prozesua. Laugarren ariketa: Elkarrizketa Fasea
Iraurgi Lantzen Sozietateak Enpresako Teknikari lanpostu bat lan-kontratuko langile finko gisa behin betiko betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez prozesua abian du. (Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratuta 2023ko otsailaren 21ean). Gaur, apirilak 27an, prozesuaren lehenengo eta bigarren ariketak ospatu dira. Bertan partehartu duten pertsona guztiak konbokatzen dira hurrengo fasean partehartzera: Laugarren ariketa. Elkarrizketa pertsonala. Elkarrizketa pertsonalaren helburua, lanpostu honekin […]
2023-04-26
Euronet 50/50 Programa aurrera doa eskualdeko ikastetxeetan
Euronet 50/50, eskoletan energia aurrezteko proiektua aurrera doa. Iraurgi Berritzen eta Energiaren Mahaiak sustatuko programa honetako aurtengo parte-hartzaileak, Azkoitiko, Azpeitiko eta Errezilgo ikastetxeak dira eta ikasleak lehen hezkuntzako 5-6 mailetakoak eta bigarren hezkuntzako 3. mailetakoak. Horietatik sortu dituzte Talde energetikoak. Aurreko saioan egindako Ibilaldi energetikoaren ondoren eta bildutako datuak oinarritzat hartuz, “Gure ohitura energetikoen SEMAFOROA” […]
2023-04-24