2023-03-13

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2023-03-10

Turismoa - Ignaziotar Lurraldea proiektu turistikoaren inguruko lan dinamika partehatzailea

Martxoaren 9an, turismo-sektoreko 30 eragilek eta enpresak parte hartu zuten lan-jardunaldi bat egin genuen, eta, bertan, denok batera, Ignaziotar Lurraldeko turismo-proiektuari buruzko gogoeta egin eta ideia berriak eman genituen. Inaziotar Lurraldea Iraurgi Berritzen (Urola Erdia), UGASSA (Urola Garaia) eta Debagoieneko Mankomunitatearen artean partekatutako proiektu turistikoa da. Une honetan, proiektuaren hausnarketa estrategikoko prozesu batean murgilduta gaude, […]
2023-03-09

Praktika eta Gradu Amaierako Proiektuak

Iraurgi Berritzenek, eskualdean enplegua sustatzeko egiten ari den ekintza-planaren esparruan, interes bereziz bultzatu nahi ditu kualifikatutako gazteen lehen lan-esperientziak, eskualdean beren talentua garatzeko aukerak eskainiz. 2018az geroztik, Praktikak eta Gradu Amaierako Proiektuak egiteko enpresek eta gazte kualifikatuek dituzten beharrak jasotzen dira Enplegu Arloan. Kasu horietan, lankidetza-hitzarmen bat garatzen da enpresaren eta unibertsitatearen artean. Iraurgi Berritzenek […]
2023-03-09

Iraurgi Lantzen S.A-k lehiaketa oposizio ireki bidez Enpresa Teknikari lanpostua betetzeko deialdia ireki du

Honetarako, bete beharreko baldintzen artean, ezinbestekoa da: Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza Graduari, Enpresa Zientzia/Enpresa Kudeaketa Graduari edo antzekoari dagokion unibertsitate-titulazioa izatea edo eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea, euskarako 3. Hizkuntz eskakizuna – EGA edo baliokidea izatea eta B gidabaimena izatea. Instantziak/eskabideak, behar bezala beteta, Iraurgi Lantzen, S.A sozietate publikoaren Erregistroan aurkeztu beharko dira, Azkoitiko Intsausti jauregian […]
2023-03-09

Eskualdeko 50 ikaslek Izarraitz Lanbide Heziketa-k dituen Goi mailako zikloak ezagutu eta perfil hauek eskatzen dituzten enpresak bisitatu dituzte

Gaur, martxoak 9, Iraurgi Berritzenen Hezkuntza markoan egituratzen den Gerolan proiektuaren baitan, eskualdeko 5 ikastetxeetako 50 ikasle inguruk, Izarraitz Lanbide Heziketak dituen Goi Mailako Zikloen eskaintza gertutik ezagutu ahal izan dute dituzten interes zehatzen arabera. Era berean, zikloei lotutako eragile sozioekonomiko baten errealitatea gertutik ezagutzeko aukera ere izan dute bisita zehatzen bidez. ABELUR KOOP. aholkularitzan […]
2023-03-06

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2023-03-02

Eskualdeko enpresetako ordezkariek osatzen duten Enpresa Guneak 2023ko ekintza planeko lan lerro eta proiektuak lehenetsi ditu

Iraurgi Berritzenen gobernantza-ereduaren baitan, Martxoaren 2an Azpeitiko Basazabal Jauregian ospatu da Urola Erdiko Enpresa Gunearen urteko lehen lan bilera, gaur egun Gune hau osatzen duten eskualdeko 12 enpresetako ordezkarien parte hartzearekin. Bileraren lehen zatian testuinguru ekonomikoaren inguruan hausnartu dute, 2023rako dituzten aurreikuspenak, merkatuaren joerak, bezeroak, hornitzaileak, edota momentu honetan dituzten kezka, aukera zein lehentasunezko gaien […]
2023-03-01

Ekintzailetza eragileen guneak lehenetsi ditu lan ildoak

Eskualdeko Hausnarketa Estrategikoaren prozesua amaitu eta exekuziora bidean, Ekintzailetza gunea osatzen duten lan taldeko ordezkariak bildu dira gaurkoan (Urkome, Izarraitz Lanbide Heziketa, TKNIKA eta BIC Gipuzkoa).  Kontuan izanik ekintzailetza ekosistemaren azterketatik ateratako lan lerroak eta hausnarketa estrategikotik ekintzailetza guneari dagozkionak, leheneste ariketa egin da, ekintzailetza eragileen gunearen lan lerroak zehazteko. Bi lan lerro nagusi lehenetsi […]
2023-02-27

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2023-02-24

Eskualdeko Enpresak “Enpresa Kultura Eredu Berria”-ren inguruko gakoak ezagutu eta esperientziak elkartrukatuz

Gaur, ostirala, Otsailak 24, Ikasiz Programaren baitan, aurtengo 1. Jardunaldia ospatu da presentzialki, Donostiako ADEGI eta FABRIKAREN eraikinean ondorengo gaiaren inguruan: Enpresa Kultura Eredu Berria. Jardunaldi hau eskualdeko enpresetako gerente edota pertsonen arduradunei, zein, enpresa kultura eredua eta pertsonen eraldaketa kudeatzeko interesa duten pertsonei zuzendu da. Helburu nagusia, eskualdeko enpresa sareak, pertsonen eta erakundeen ongizatea […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia