Eskualdeko ikasleek Izarraitz Lanbide Heziketaren eskaintza eta inguruko eragileen egunerokoa ezagutu dituzte

2024-03-15
Gerolan Hezkuntza

Martxoak 12 asteartea eta Martxoak 14 ostegunean, ikasleen orientazioa indartu nahi duen “Gerolan” proiektuaren baitan, eskualdeko ikasleek Izarraitz Lanbide Heziketak eskaintzen dituen zikloak ezagutu zituzten.

Asteartean, Batxiler 2 ko ikasleek hartu zuten parte, goi-mailako eskaintza ezagutuz, eta ostegunean berriz, DBH4ko ikasleak izan ziren Izarraitzen, erdi-mailan eskaintzen diren zikloak ezagutzen.

Bi saio hauetan, lehenbizi, azpiegiturak ikusi, irakasle ezberdinen azalpenak entzun nahiz izan zitzaketen zalantzak galdetzeko aukera izan zuten ikasleek.

Saioaren bigarren zatian, aldiz, ikasleek interesekoa zaien zikloaren arabera, eskualdeko eragile ezberdinak bisitatzeko aukera izan zuten. Eragile hauen egunerokoa ezagutu nahiz Lanbide Heziketan ikasi eta egun lanean ari diren gazte ezberdinen esperientzia ezagutzeko aukera izan zuten.

Ekimenean, guztira, eskualdeko 100 ikasle inguruk hartu dute parte eta oro har balorazio oso positiboak jaso dira ikasleengandik nahiz parte hartu duten eragile ezberdinengandik.

Goi Mailako zikloen kasuan, ondorengoak izan ziren bisitatu zituzten enpresak:

  • Abelur Koop. aholkularitzan izan dira “Administrazioa eta Finantzak” zikloko ikasketetan interesa azaldu zuten ikasleak.
  • Ibarmia Group enpresan “Mekatronika Industrialean” zein “Fabrikazio Mekaniko Produkzioaren Programazioan” azaldu zutenak.
  • “Gizarteratzea” zikloan interesatuek berriz, Gautena Elkartea bisitatu zuten.

Erdi Mailako zikloen kasuan berriz:

  • Ekintza Mekanizatuak, Alberdi Mekanizatuak eta Talleres Arrietan izan ziren “Meknizazioa” zikloko ikasketetan interesa azaldu zuten ikasleak.
  • Astigarraga Kit Line enpresan “Zura prozesatzea eta eraldatzea” zikloan interesatuak.
  • Zestoako San Juan egoitzan “Menpekotasun Egoeran dauden pertsonen Arreta” zikolan interesa azaldu zutenak.
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia