2024-07-12

Urola Erdiko Turismoaren etorkizuna zehaztuz

Turismoa
Basazabal Jauregian egin den bileran Turismoko Gunea osatzen duten eragileek aho batez onartu dute eskualdeko Turismoko Plan Estrategikoa. Uztailak 12an Turismo Gunearen bilera burutu da Azpeitiko Basazabal Jauregian. Eskualdeko udalak, tokiko eragile turistikoen ordezkaritza bat, Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Saileko ordezkari banak osatzen dute Iraurgi Berritzen-eko Turismo arlotik koordinatzen den […]
2024-07-11

Eradigitzen Proiektuaren Amaiera eta Eradigitzen ++ Proiektuaren Hasiera

Enpresa
Uztailaren 10ean egindako lan bileran, Iraurgi Berritzenek lideratu duen EraDigitzen: Erakunde publikoak eskutik elkarlanean, digitalizazioaren inguruan eredu bilakatzen  proiektuari amaiera eman zitzaion eta bertan jasotako ondorioen berri eman zen. Proiektu honen helburu nagusia, administrazio publikoen arteko datuen interoperabilitatea eta maila anitzeko datuen gobernantza sustatzea izan da, non  Iraurgi Berritzen sozietate publikoaren eta hainbat administrazio publikoren […]
2024-07-09

Ekainean martxan jarritako merkataritza kanpainak baditu saridunak

Merkataritza
Bertan eta Herrixenek, Azpeitiko eta Azkoitiko merkatari elkarteek, Iraurgi Berritzen eskualdeko garapen agentziarekin lankidetzan, arrakastaz amaitu dute “Rasca y Gana” kanpaina, bi udalerrietan tokiko merkataritza dinamizatzeko diseinatua. Ekainaren 17tik 23ra aurrera eramandako ekimenak, 2000 €-ko bonuak banatu ditu guztira, erosketak sustatuz eta tokiko ekonomia indartuz. Kanpainan, udalerri bakoitzean eman dira sariak. Guztira, 500 €-ko sari […]
2024-07-08

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2024-07-04

Webinar berria ospatu da eskualdeko enpresekin, Sozietate Zuzenbidearen eremuan administratzaileek dituzten betebehar eta erantzunkizunei buruz

Enpresa
2024ko Ikasiz programaren barruan, Uztailaren 4an ospatu da eskualdeko industria enpresei zuzendutako aurtengo laugarren jardunaldia “Enpresa Administratzaile/kudeatzaile naizen aldetik, zein betebehar eta erantzukizun ditut?” lelopean. Bertan eskualdeko hainbat enpresek hartu dute parte. Zuzenbideko gaiak lantzeko Iraurgi Berritzenen Enpresa Guneak egindako proposamenean oinarrituko jardunaldietako bat da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu du. Jardunaldiaren helburua honako galdera […]
2024-07-01

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2024-06-27

Gipuzkoako Gizarteratze eta Laneratze Sarea Azkoitian bildu da lurralde-lankidetzako hitzarmen berri bat bultzatzeko

Enplegua
“ElkarEkin Lanean” Sarea osatzen duten eskualde guztiak Iraurgi Berritzenen egoitzan bildu dira datozen urteetarako enplegu inklusiboaren eremuan zehaztuko den lurralde-lankidetzako hitzarmenaren baitan.  Eskualde Garapenerako Agentzien eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkariak ElkarEkin Lanean Estrategiaren barruan bildu dira, egungo hitzarmenaren jarduna berrikusteko eta datozen urteetarako lankidetza-hitzarmen berriaren irizpideak zehazteko. Elkar-EKIN Lanean, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen duen estrategia […]
2024-06-26

Tokiko Garapenaren aldeko aurrerapenak eta estrategia berriak aztergai Tokiko Garapen Gunearen urteko lehen bileran

Tokiko Garapena
Gaur, 2024ko ekainaren 26, eskualdeko sustapen sozioekonomikorako proiektu estrategikoak eta ingurune berritzaileak sortzeko politikak eta estrategiak garatzea helburu duen Tokiko Garapen Gunearen urteko lehen bilera egin da. Bileran Azpeitia eta Azkoitiko zein agentziako ordezkariek parte hartu dute. Landu diren gaien artean aipatzekoa da Elkarrekin Urola Erdia Eraldatzen 2022 – 2027 Hausnarketa Estrategikotik ondorioztatutako proiektu eta […]
2024-06-26

Enpresa administratzaile/kudeatzaileek sozietate zuzenbidearen baitan dituzten betebehar eta erantzukizunen inguruko jardunaldia eskualdeko industria enpresei zuzenduta

Enpresa
Iraurgi Berritzenen Enpresa Guneak proposatutako 2024ko Ikasiz programaren barruko 4. jardunaldia izango da.  Uztailak 4an ospatuko da, on line, 09:00etatik 11:00etara bitartean, “Enpresa Administratzaile/kudeatzaile naizen aldetik, zein betebehar eta erantzukizun ditut?” lelopean.  2024ko Ikasiz programaren barruan, eskualdeko industria enpresei zuzendutako aurtengo laugarren jardunaldia antolatu du Iraurgi Berritzenek uztailak 4rako (osteguna). 09:00etatik 11:00etara izango da, online. […]
2024-06-24

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia