2024-06-21

Ireki da Global Training 2024 beketan izena emateko epea

Enplegua
Garapenek, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak, Donostiako Sustapenak eta Donostiako Ekonomiaren Garapenerako Sustapen Sailak, Global Training Nazioarteko mugikortasun programaren edizio berria abian jarri dute. Beka-programa horrek mekanismo indartsu bat jartzen du merkatuan, unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide-heziketa duten gazteen eskura, 80 beka berriren bidez. Beka horiei esker, ordaindutako praktikak egin ditzakete (1.635 euro gordin hilean) atzerriko enpresa […]
2024-06-20

HEZKUNTZA GUNEA balioan jarri dute eskualdeko ikastetxeek berrikuntzarako espazio estrategiko modura

Hezkuntza
Eskualdeko 5 ikastetxeetako zuzendariek ikasturtean zehar landutako proiektuen inguruko balorazio positiboa egin dute. Honetaz gain GUNEA-k berak, ikuspegi estrategikotik, esperientzia zein proiektu esperimental desberdinak garatzeko ematen dien aukera goraipatu dute, inguruko eragile sozioekonomiko desberdinetako profesionalekin harremanak landu eta garatzen jarraitzeko ematen dien aukerarekin batera. Hainbat dira ikasturte berrirako antzeman diten hobekuntza ildoak.
2024-06-19

Eskualdeko enpresen Ingurumen Inpaktua ebaluatu eta hobetzeko UrEKOnomizaTUZ proiektua abian da

Enpresa
Iraurgi Berritzenek, “UrEKOnomizaTUZ Urola Erdiko EKONOMIA ZIRKULARRA sustatuz “ proiektuari ekin dio, eskualdeko bost balio kate nagusien (Eraldaketa metalmekanikoa, Makineria eta ekipoak, Elikadura, Altzarigintza eta Eraikuntza) ingurumen inpaktua ebaluatu eta hobetzeko helburua duelarik. IHOBEk garatutako CCC (Climate & Circularity Calculator) tresnaren bidez, proiektuak lehen aipatutako lau balio-kateetako enpresa parte-hartzaileen ingurumen-aztarna korporatiboa (HAC) neurtu nahi du: […]
2024-06-18

Eskualdeko enpresak merkataritza elektronikoaren eremuko alderdi kritikoei buruzko esperientziak ezagutu eta partekatuz

Enpresa
Gaur, Basazabal Jauregian, aurtengo IKASIZ Programaren baitan, merkataritza elektronikoaren eremuko jardunaldia ospatu da. Astigarraga Kit Line-en ekimenez eta beraiekin lankidetzan, sektoreko profesionalek e-commerce arloaren azken joerak eta praktika onenak partekatu dituzte. Ekitaldiak, goizeko 09:30etatik 12:30era, hainbat hitzaldi eta mahai-inguru izan ditu. Hizlari nagusiek e-commerce munduan duten esperientzia eta ezagutza partekatu dute: Alejandro Ramos, “Ágora Digital” […]
2024-06-17

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2024-06-14

Eskualdeko enpresetako IKT Arduradunen Taldeak Zibersegurtasuna Office 365 testuinguruan egungo zerbitzuak eta teknologiak landu ditu

Enpresa
Ekainak 14 ostiralean, Azpeitiko Basazabal jauregian, ZIUR – Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa-rekin lankidetzan eta eskualdeko IT arduradunei bideratuta, “Zibersegurtasuna Office 365 testuinguruan: Gaur egungo zerbitzuak eta teknologiak” saioa ospatu da. Lan saioan, eskualdeko 12 industria enpresetako IT (Informazio Teknologiak) arduradunek hartu dute parte. Bertan, Microsoft-ek Office 365 ingurunean eskaintzen dituen hainbat zerbitzu eta sergurtasun aukera […]
2024-06-14

78 lantaldetan banatutako 312 ikaslek beste horrenbeste elkarrizketa egin dituzte eskualdeko eragile sozioekonomikoetako hainbat ordezkarirekin

Hezkuntza
Ekainak 13an ospatu da Elkarrekin Eraikitzen proiektuari dagokion 11. Ikasturte amaierako Ekitaldia. Proiektuan zehar, bailarako 5 ikastetxeek, 12 irakaslek, 312 ikasle inguruk eta sektore desberdinetako 41 eragile inguruk hartu dute parte (industria, Osasuna, enplegua, ekintzailetza, turismoa, lehen sektorea, gizarte zerbitzuak…) Ekitaldia, bi atal nagusitan antolatu da. Lehenik eta behin, ikasleek ikasturtean zehar landu dituzten erronkak […]
2024-06-13

Ikasiz programaren baitan, eskualdeko industria enpresek jasangarritasunerako bidea aztergai

Enpresa
Ekainak 13an aurtengo Ikasiz Programaren baitan eta Enpresa Gunearen proposamenetan oinarrituta, ikuspegi juridiko batetik adostu den plangintzaren baitan, 3. informazio jardunaldia ospatu da. Bertan eskualdeko hainbat enpresa industrialek hartu dute parte. Jardunaldi hau, LKS Aholkularitzak zuzendu du on line formatoan, eta landu den gaia berriz ondorengoa izan da: “Jasangarritasunerako bidea: Oinarrizko kontzeptuetatik etorkizunerako erronketara”. Partehartzaileek […]
2024-06-13

7 proiektu aurkeztu dituzte ikasleek Urola Erdiko ZIENTZIA eta TEKNOLOGIA Azokan

ZIMAT
Seigarren urtez, 2023/24 ikasturtean zehar eskualdeko ikasleek landutako ZIMAT -Zientzia, Ingenieritza, Matematika, Artea, Teknologia- proiektuak partekatu dituzte Azpeitiko Enparantza Nagusian. Guztira, erakustazokan, DBH eta Batxiler mailako 7 proiektu aurkeztu dira eta 300 ikasletik gora hartu dute parte hauen garapenean. Ekitaldia, Iraurgi Berritzenen Hezkuntza lan markoan, “ZIMAT Urola Erdian” proiektuaren baitan kokatzen da eta eskualdeko 5 […]
2024-06-12

“E-Commerce, salmenta estrategia berria” enpresei zuzenduriko jardunaldia ospatuko da Ekainak 18an Azpeitian

Enpresa
Azpeitiko Basazabal Jauregian izango da, ekainak 18an, 09:30etatik 12:30etara.   2024ko Ikasiz programaren barruan, eskualdeko industria enpresei zuzenduta, jardunaldi hau Astigarraga Kit Line enpresaren ekimenez antolatu da Iraurgi Berritzenekin elkarlanean. “E-Commerce, salmenta estrategia berria” lelopean antolatutako jardunaldian, merkataritza elektronikoaren eremuko alderdi kritikoei buruzko esperientziak ezagutu eta partekatzeko aukera izango da, bertan hainbat aditu eta enpresa […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia