2021-11-11

Eskualdeko ikastetxeak lankidetzan ikasleengan STEAM gaitasunak lantzen

Abian da 2021/2022 ikasturtean landuko den “STEAM Urola Erdian” proiektua. Bertan, eskualdeko 5 ikastetxeek hartzen dute parte eta 2017/18 ikasturteaz geroztik dago abian. Azaroak 11 osteguna, ikastetxe ezberdinetako irakasleek osatzen duten lan taldea bildu da ikasturtean zehar landuko den prozesuaz hausnartu eta hobekuntzak identifikatzeko. Lan bileran, hainbat gai izan dira hizpide, besteak beste, irakasleei STEAM […]
2021-11-11

"Urola Erdiko enpresetan eraldaketa digitala" proiektuaren esperientzia Garapenen Topaketetan

Joan den azaroaren 10ean, Iraurgi Berritzen -ek enpresen eraldaketa digitalaren esparruan, Urola Erdiko enpresetan garatzen ari den proiektua aurkeztu zuen Garapeneko Topaketetan, esperientzia interesgarri eta praktika on bezala. Ildo horretan, agentzia egiten ari den ibilbidea eta lana azaldu dira, eskualdeko enpresei eraldaketa digitalaren prozesuan laguntzeko, digitalizazioa beren errealitate zehatzera bideratzeko, baita metodologia eta lortzen ari […]
2021-11-11

Eskualdeko ekintzaileek euren esperientzia partekatuko dute ikasleekin

2021/2022 ikasturtean “Izan Ekintzaile” proiektuaren garapenerako lan taldea sortu da, 3 ikastetxeren parte hartzearekin. Lehendabiziko bilera Azaroak 4an egin zen eta bertan ekintzailetza jarduerarekin lerrokatuta lantzen dituzten ekintzak partekatzeaz gain aukera berrien inguruan hausnartu zen. “Izan Ekintzaile!” proiektuak bi oinarri nagusi ditu. Batetik, ikuspuntu praktiko eta errealetik, eskualdeko ikasleekin ekintzailetza jardueraren inguruko sentsibilizazio saioak ospatzen […]
2021-11-11

Atzerriko tituluak homologatzeko hitzaldia Bidez-Bide elkartearen eskutik

Pasa den asteartean, azaroaren 9, atzerriko tituluak homologatzeko hitzaldia ospatu zen Intsausti Jauregian, Azkoitian. Bidez-Bide elkarteko adituek eskualdean bizi diren atzerritarrak beraien lurraldean dituzte ikasketak homologatzeko eman beharreko pausuak zeintzuk diren azaldu zituzten. Hauen esanetan, atzerriko tituluak homologatzeko bidea ezberdina da pertsona bakoitzaren ibilbide eta lurraldearen arabera. Izapide honen azken helburua hauxe da, atzerritik etorritako […]
2021-11-08

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2021-11-05

Hazilan Programaren 9. Edizioa martxan da. Langabezian bazaude eta 45 urte baino gutxiago badituzu, hauxe izan daiteke zure AUKERA LANEAN HASTEKO!!!!

Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, azaroaren 16an Hazilan programaren 9. edizioa jarriko da martxan. Hazilan programan fase ezberdinetan garatzen da: “Aktibatu” fasea. Coaching teknika erabiliz, laneratzeko behar diren gaitasun pertsonalak eta profesionalak landuko dira. Prestakuntza transbersala: Informatika, Gatazken ebazpena, motibazioa eta abar. Otsailaren 1etik aurrera, 200 orduko praktikak eskualdeko empresa batean. Hazilan programaren helburua da enpleagarritasuna hobetzea […]
2021-11-05

Enpresetan eraldaketa digitala bultzatzen

Iraurgi Berritzen -ek eskualdeko enpresei Eraldaketa Digitalaren prozesuan laguntzen jarraitzeko eta Digitalizazioa beren errealitate zehatzera txertatzeko “UROLDIG – Urola Erdiko enpresetan Eraldaketa Digitala bultzatzen” programa jarri du martxan. Ildo honetan, Azaroak 3an eskualdeko enpresen beharrei erantzuna emateko 16 enpresetako ordezkariekin bildu gara bi lan saioetan. Bertan landu diren gaiak hauek izan dira: Testuinguru digitala, erronkak […]
2021-11-02

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2021-10-29

Ikasleak tokiko errealitatea ezagutzen bertako eragileekin loturak eginez

Abian da eskualdeko eragileak (enpresa, osasuna, merkataritza, turismoa, lehen sektorea, enplegua…) eta ikastetxeetako ikasleak harremanetan jartzen dituen Elkarrekin Eraikitzen proiektua. 5 ikastetxeetako 12 irakasleekin (proiektu taldeak) egitasmoa egokitu eta amankomunean garatuko duten prozesua adostu da. Proiektuak, ikaslea bere ikasketa prozesuaren erdigunean jartzen du, eta, honela, hainbat helburu bete nahi dira. Ikasleei eskualdeko errealitate sozioekonomikoa hurbiltzea […]
2021-10-29

Urola Erdiko Enpresa Guneak 2022rako ekintza-plana adostu du enpresekin

Urriaren 27an, Azpeitian izan zen Urola Erdiko Enpresa Gunearen urteko laugarren bilera, Iraurgi Berritzenen gobernantza-ereduaren baitan. Eskualdeko enpresetako hainbat ordezkarik osatutako Guneak oso balorazio positiboa egin zuen Iraurgi Berritzenek bultzatutako proiektuei buruz, non eskualdeko 50 enpresa baino gehiago parte hartzen ari diren. Bileran, enpresek balorazio eta ekarpenen dinamika batean parte hartu zuten, eta, hala, 2022an […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia