2021-10-29

Eskualdeko emakumeei zuzendutako Bidelan programaren 6. Edizioa

Iraurgi Berritzeneko Enplegua Arlotik, Urriaren 25tik 29ra Bidelan programaren 6. edizioa garatu da. Bertan Urola Erdiko Eskualdeko 9 emakumek hartu dute parte. Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egin dira partaide bakoitzak bere gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Beste aldetik, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere izan dira bertan: Lehen sektoretik Olatz Lacomba (Urkome) Industria sektoretik […]
2021-10-26

Gizarteratzeko Goi Mailako Zikloko ikasleekin solasean

20 lagun inguruko taldea, adin guztietakoak, izaera guztietakoak baina denak gizartearekiko sentsibilitate bereziko pertsonak. Urriak 22, ostiralean Izarraitz LH-ra gerturatu ziren Iraurgi Berritzeneko Ekintzailetza eta Enplegu arlotik. Teknikarien eskutik helarazi nahi izan zitzaien, batetik, enpresa bat sortzerako orduan zein elementu diren gakoak eta bestetik, enpleguratzeko zer aukera dituzten. Lehendabiziko zatian, enpresa bat sortzerako orduan kontuan […]
2021-10-25

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2021-10-22

Eskualdatzearen gaia eta etxez-etxeko banaketa zerbitzu bideragarri baten azterketa, jomuga 2022ra begira

Herrixen, Azkoitiko merkatari elkartea, Bertan, Azpeitiko merkatari elkartea eta Zestoan, Zestoako merkatari elkarteek, Iraurgi Berritzenekin elkarlanean, eskualdeko merkataritza mahai teknikoa osatzen dute eta 2022ra begira lehentasuna izango duten lan ildoak zehaztu dituzte. Mahai teknikoaren baitan lantzen diren proiektuek irizpide bezala, eskualdeko behar amankomunei modu bateratuan erantzuna ematea izan ohi da, izan ere, elkarte bakoitzak badu […]
2021-10-22

Iraurgi Berritzenek Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean burutu du 345 ETE berritzaile akreditatzeko bosgarren jardunaldia

Eskualde ezberdinetan antolatzen ari diren 9 jardunaldietatik, gaur ospatu da Azpeitian bosgarren jardunaldia. Ekitaldian egon dira Begoña Beobide, Iraurgi Berritzeneko zuzendaria, Alberto Fernandez, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntza zuzendaria eta Gotzon Bernaola, Innobasque -Berrikuntzaren Euskal Agentzia-ko Enpresa Berrikuntzarako koordinatzaile nagusia. Topaketen helburua da 345 ETE euskaldunei enpresa berritzaile gisa Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta […]
2021-10-18

Langabezian zaude eta zure helburu profesionala zehazteko laguntza behar duzu? Bidelan programan izena emateko epea ireki da

Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik, Urriaren 25etik 29ra Bidelan programa garatuko da bereziki emakumeei zuzenduta. Ordutegia 9:15etatik 12:15etara izango da Intsausti Jauregiko 1. solairuan. Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egingo dira partaideen gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Beste aldetik, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere izango dira bertan (Ekintzailetza, Industria, Zerbitzuak eta Menpekotasuna – 3. adina) […]
2021-10-18

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2021-10-15

Martxan da soldadura ikastaroa

Iraurgi Berritzenen Enplegu Arloa eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, eskualdean zaurgarritasun egoeran edo arriskuan aurkitzen diren langabetuei zuzenduriko “Urola Erdian ElkarEkinez UE3” proiektua garatzen ari da. Honen helburu nagusia zailtasun egoerak dituzten pertsona langabetuei gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide egokituak eta eraginkorrak eskaintzea da, horretarako eskualde mailako zerbitzuak integratuz. Proiektu honen baitan, soldadurako ikastaroa martxan da […]
2021-10-15

aaa

2021-10-15

Ikasleen orientazio baliabide nahiz dinamiken diseinuan elkarlanean

Pasa den astean bildu ziren Hezkuntza Arloko teknikariak bailarako 5 ikastetxeetako Orientatzaileekin GEROLAN-ORIENTAZIOA proiektuaren markoan. Ikasturte berrira begira arlo honetan dituzten erronken inguruan eztabaidatu eta bakoitzaren Orientazio Plana indartzeko baliabide eta lan lerroak adostea zen helburua. Ikasleekin lantzeko orientazio dinamiken diseinua. Ikaslea bere orientazio hausnarketaren protagonista bihurtzeko dinamikak. Bailarako eragile desberdinekin (Enpresa, osasun zentro, merkatari, […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia