2021-05-21

TICKETBAI eta ezarpen saihestezinak eskaintzen dizkigun aukerak

2021-05-21

TICKETBAI eta ezarpen saihestezinak eskaintzen dizkigun aukerak

TicketBAI (aurrerantzean TBAI) hiru foru aldundiek eta Jaurlaritzak batera abiatutako proiektua da, eta bere helburua betebehar legal eta arlo teknikokoak ezartzea da. TBAI indarrean jartzen denetik aurrera, jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek, fakturazio software bat erabili beharko dute argitaratzen diren beharkizun teknikoak betetzen dituena. Sistema berriak foru ogasunei ahalbideratuko diete […]
2021-05-21

Langabezia indizeak behera jarraitzen du Urola Erdian

Urola Edian langabeziak beheranzko joeran jarraitzen du 2021 urtean. 2020-ko Irailetik hona, eskualdean zenbatutako langabetu kopurua nabarmen murriztu da eta Apirila amaieran 1.316 langabetu zenbatu dira eskualdean. Gauzak honela, eskualdean zenbatutako langabetu kopurua, Covid-19 osasun krisiaren aurreko hilabeteetara hurbiltzen ari da (2020-ko Otsaila amaieran 1.267 langabetu zenbatu ziren eskualdean). Apirilean, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren datuen […]
2021-05-20

Bailarako 200 ikasle inguru Elkarrekin Eraikitzen proeiktuaren markoan lanean

Elkarrekin eraikitzen
Iraurgi Berritzenek dinamizatutako sentsibilizazio saioak amaitu dira dagoeneko falta ziren ikastetxeetan. Urola Azpeitia BHI eta Azkoitia BHI-ko ikasleei proiektuaren nondik-norakoak azaldu eta izan zitzazketen zalantzak argitu zitzaizkien maiatzak 13, 14 eta 18an 6 geletako 100 ikaslerekin egindako saioetan. Ikasturtea amaitzeko falta den denboran, eskualdeko kasu errealak landuz, eragile ordezkariekin interaktuatzeko aukera izango dute elkarrizketa konkretuen […]
2021-05-19

IB Hezkuntza-Enplegua esperientzia Garapenen Topaketetan. Bailarako gazteekin aukera berriak sortzen etorkizuneko enpleagarritasun ikustegitik

IB-Hezkuntza ikuspegitik, agentziaren esperientzia aurkeztu da Garapen Topaketetan, praktika on bezala. IB antolaketa eta eragileekiko harreman eredua balioan jarriz, Hezkuntza Gunetik proiektu desberdinen artikulazioa nola ematen den azaltzeko aukera izan du bertan agentziak. Proiektu bakoitzean bailarako eragile desberdinetako profesional eta ikasleen artean sortzen den harremana goraipatu da.
2021-05-19

TICKETBAI aurkezpena Urola Erdiko enpresei zuzenduta (On Line saioa)

Iraurgi Berritzen-ek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasuna eta Finantza arloarekin lankidetzan, datorren maiatzaren 20an, 15:00etan, Urola Erdiko enpresei zuzenduta, TICKETBAI proiektua aurkezteko on line saioa antolatu du. Hiru Foru Ogasunek eta Eusko Jaurlaritzak batera abiatutako proiektua da, eta bere helburua lege eta teknika arloko betebehar batzuk ezartzea da, TicketBAI indarrean jartzen denetik aurrera, jarduera ekonomikoa egiten duten […]
2021-05-17

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2021-05-14

Iraurgi Berritzenek Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, enpresa txiki eta ertainei zuzendutako 2021eko laguntza-plana aurkeztu die Urola Erdiko enpresei

Iraurgi Berritzenek, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailarekin elkarlanean, gaur goizean aurkeztu die eskualdeko enpresei Azpeitiako Basazabal Jauregian, enpresa txiki eta ertainentzako prestatutako 2021eko laguntza-plana. Bertan, hogeita hamar enpresa baino gehiagok parte hartu du, bertatik edo streaming bitartez, programa bakoitzaren inguruko xehetasunak ezagutuz. SPRI Taldeko Zuzendari Nagusi Aitor Urzelaik, Leyre Madariaga, Eraldaketa Digital […]
2021-05-13

Ikasleak protagonista egiten beraien orientazio prozesuaren hausnarketan, Gerolan proiektuaren markoan

“Gerolan” proiektuaren baitan bi lan saio ospatu dira, Apirilak 29 eta Maiatzak 12-an, Floreaga Ikastetxean. Proiektuak, Iraurgi Berritzenek dinamizatzen duen eragileen lankidetza sarean du jatorria eta eskualdeko 5 ikastetxeetako orientatzaileekin elkarlanean garatzen da. Ekimen honen helburua, ikastetxeen orientazio akademikoa indartzea da eta besteak beste, 3 lan lerro bereiz daitezke. Batetik, ikastetxeetan sentsibilizaziora bideratutako lan saioak […]
2021-05-10

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia