2021-02-27

Urola Erdiko Udalak eta Enpresa Gunea elkarlanean egoera sozioekonomikoaren hizpide

Iraurgi Berritzen-en gobernantza ereduaren markoan sustatzen den elkarlan publiko pribatuaren ildotik, otsailak 25ean bildu da Urola Erdiko Enpresa Gunea– Eskualdeko enpresa industrialen ordezkarien Gunea- Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako udal ordezkariekin eskualdearen egoera sozioekonomikoaren jarraipena egiteko. Bertan sektore desberdinen joera, langabeziaren eta ABEEE-en bilakaera aztertu da, eta enpresak 2021rako dituzten aurreikuspenak. Ildo honetan, kontutan izanda bizi […]
2021-02-26

Negozio ideia bat duzu eta ez dakizu nondik hasi? IDEIATIK ENPRESARA zure proiektua aztertzen laguntuko dizun tailerraren 14. Edizioan izen emateko epea zabalik da

Prestakuntza, buruan ideia edota proiekturen bat duen eta berau aztertzea nahi duen edonori zuzendurik dago. Bertan, ekintzaileak negozio bat irekitzerako garaian eman behar diren pausuak ezagutzeaz gain, enpresa kudeatzeko nozioak bereganatuko ditu. Izen emate epea zabalik da, formakuntza martxo-apiril bitartean hastea aurreikusten da. Izen emateko edota informazio gehiagorako jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin telefonoz 688 601 […]
2021-02-22

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2021-02-19

Eskualdeko merkatari eta negozio txikiek digitalizazioari aurre egiteko kapazitazio saioak

UEskuartzen egitasmoaren baitan, eskualdeko merkatari eta negozio txikiek egungo egoeraren aurrean duten erronketako bat, digitalizazioa da eta horri erantzun bat emateko asmoz, 2021ko lehen seihilekoan, kapazitazio tailerrak antolatu dira. Lehendabiziko tailerrean, internet eta sare sozialek eskaintzen dituzten aukerak eta erabilgarritasunen berri emango da modu generikoan eta ondorengo tailerretan erreminta bakoitza xehetasun gehiagorekin landuko da. Hurrengo […]
2021-02-19

Zibersegurtasun Gosariak: Ikasiz 4.0 jarraitzen dute

Datorren martxoaren 3an, Zibersegurtasun industrialean sakontzeko helburu nagusiarekin jarraituz, Zibersegurtasuneko Gosarien bigarren saioa egingo da “Zibersegurtasunaren funtzioa, zibersegurtasun industrialaren mitoak + mehatxu industrialak” izeneko saioarekin. Honako gai hauek landuko dira: Zibersegurtasun industrialeko mitoak Industriako Mehatxuak Zibersegurtasun funtzioaren gida Nola lerrokatu enpresa-estrategia zibersegurtasunarekin Kontraneurriak, Nondik hasiko naiz? Urtean zehar, gutxienez beste bi saio egingo dira honako […]
2021-02-18

Bailarako ikasleak bertako eragile ordezkariekin harreman zuzenean Elkarrekin Eraikitzen Proiektuaren markoan

Elkarrekin eraikitzen
7. urtez jarraian abian da eskualdeko eragileak eta ikastetxeetako ikasleak harremanetan jartzen dituen Elkarrekin Eraikitzen proiektua. Lehendabiziko fasean, proiektuaren gidaritzaz arduratuko diren irakasleekin egitasmoa egokitu eta prozesua adostu da. Bigarren faseari Iraurgi Berritzenek dinamizatutako sentsibilizazio saioarekin eman zaio hasiera. Bertan, Floreagako ikasleei proiektuaren nondik-norakoak azaldu eta beren zalantzak argitu zaizkie. Datozen hilabeteetan, eskualdeko kasu errealak […]
2021-02-16

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2021-02-11

Iraurgi Lantzen S.A.-ren enpresa teknikari lanpostua betetzeko deialdian izen eman duten hautagaien behin betiko emaitzak

Kalifikazio-epaimahaiak, 2021eko otsailaren 9an egindako bilkuran, enpresako teknikari-lanpostu bat bi urterako betetzeko oposizio-faseko aurreko proba guztiak gainditu dituzten izangaiek aurkeztutako merezimenduak baloratu ondoren, honako hau da behin betiko emaitza: Behin betiko emaitza  
2021-02-11

Berrabiatu Programa berria abian

Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntzarekin BERRIABIATU deituriko programa berri bat abian ipini du. Programa honen helburua gure eskualdeko autonomo nahiz enpresa txikiei laguntzea da honako aukerak landuz: Negozioaren egungo egoeraren azterketa Aurrera begirako lehentasunak identifikatzea Laguntzei eta diru-laguntzei buruzko orientazioa Honela, programa honetan jasotzen diren zerbitzuaren barne, […]
2021-02-08

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia