2021-02-16

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2021-02-11

Iraurgi Lantzen S.A.-ren enpresa teknikari lanpostua betetzeko deialdian izen eman duten hautagaien behin betiko emaitzak

Kalifikazio-epaimahaiak, 2021eko otsailaren 9an egindako bilkuran, enpresako teknikari-lanpostu bat bi urterako betetzeko oposizio-faseko aurreko proba guztiak gainditu dituzten izangaiek aurkeztutako merezimenduak baloratu ondoren, honako hau da behin betiko emaitza: Behin betiko emaitza  
2021-02-11

Berrabiatu Programa berria abian

Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntzarekin BERRIABIATU deituriko programa berri bat abian ipini du. Programa honen helburua gure eskualdeko autonomo nahiz enpresa txikiei laguntzea da honako aukerak landuz: Negozioaren egungo egoeraren azterketa Aurrera begirako lehentasunak identifikatzea Laguntzei eta diru-laguntzei buruzko orientazioa Honela, programa honetan jasotzen diren zerbitzuaren barne, […]
2021-02-08

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2021-02-07

Ikaslan proiektua. Datozen ikastaroak eskualdean

Iraurgi Berritzenen Enplegu Arloa, estrategikoa den Ikaslan proiektua garatzen ari da eskualdean. Honen helburu nagusiak, enpresa eta eragile desberdinekin elkarlanean ikastaro beharrak identifikatu, perfil desberdinei egokituriko ikastaro berriak antolatu, (bai langabetuentzako baita landunentzako) eta prestakuntza eskaintza bateratua eta kaptazioa koordinatzea dira. Jarraian datozen asteetan eskualdean indarrean dauden ikastaroen informazio bateratua. Ikastaroen informazioa
2021-02-04

Urola Erdian, langabeziak nabarmen egin du behera azken hiruhilekoan

2020-ko azken hiruhilekoan nabarmen egin du behera Urola Erdiko langabetu kopuruak. 2020-ko Martxoan hasi zen “Covid-19” osasun krisia tarteko, Martxoa eta Abuztua bitartean nabarmen egin zuen gora eskualdean zenbatutako langabetu kopuruak, Abuztua amaieran urteko kopuru handiena erregistratuz, guztira 1.670 langabetu. Abendua amaieran erregistratutako datuei erreparatuz gero, Urola Erdian 1.414 langabetu zenbatu dira eskualdean, Iraila amaieran […]
2021-02-04

Hazilan Programako 7. Edizioaren 1. Aktibatu Fasea amaitu da

Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, azaroaren 16an jarri zen martxan Hazilan programaren 7. edizioa 15 partehartzaileekin. Horietatik, laurek lana topatu dute bitarte honetan. Hazilan programa fase ezberdinetan garatzen da eta azarotik abendura “Aktibatu” deritzana gauzatu dute. Urtarrilean zehar, taldeak Excel, oposaketak eta test psikoteknikoen prestakuntza jasotzeko aukera izan du. Lehenengo fasea amaitu ondoren, parte-hartzaileek 200 orduko lan-praktikak […]
2021-02-01

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2021-01-28

Digitalizazioa lehiakortasun-palanka gisa

2021erako ezarritako erronkei erantzunez, Iraurgi Berritzen-ek eskualdeko enpresei Eraldaketa Digitalaren prozesuan laguntzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du. Horretarako, iaz hainbat lan-saio egin ziren eraldaketa horrekin lotutako teknologia batzuk ezagutarazteko eta enpresa batzuek proiektu jakin batzuk garatzeko. Lan-ildo horri jarraitzen, aurten digitalizazioa eta estrategia landuko dituzten lau lantalde (Focus Group) sortzea bultzatu da, honako alderdi hauetan […]
2021-01-27

Enpresa berriak sortzen joan dira nahiz eta Covid-19ak egoera zaildu

2020an izan dugun ezjakintasun egoerak izan du ekintzaileengan bere eragina, ekiterako garaian izaten den arriskua areagotuz. Hala eta guztiz, 2020an zehar enpresa berriak sortuz joan dira eta aurreko datuei erreparatuz, enpresa egitasmoen kopurua mantendu egin da. Itxialdiak ordea eduki du bere eragina, nahiz eta zerbitzua telematikoki mantendu presentzialki itxita egoteak artatutako ekintzaile kopurua jaistea ekarri […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia