2019-02-05

Urola Erdia eskualdeko eskaintza turistikoa FITUR Nazioarteko Turismo Azokan egon da

Urola Erdia eskualdeko eskaintza turistikoa Madrilen berriki ospatu den FITUR nazioarteko turismo azokan egon da eskuragarri bertaratu diren profesional nahiz norbanakoentzat, Iraurgi Berritzen-en eskutik. Urtarrilak 23 tik 27ra burutu den azoka hau, mundu mailako bigarren Turismo topagune garrantzitsuena da parte hartzen duten turismo alorreko profesional, destinu kopuru eta kalitateari so eginez. Gure eskualdeko baliabide nahiz […]
2019-02-05

Abian da Elkarrekin Eraikitzen 2018/2019!

Elkarrekin eraikitzen
Abian da Elkarrekin Eraikitzen proiektua 6. urtez jarraian. Proiektuari abenduaren 18an ikastetxe ezberdinetako irakasle ezberdinekin egin zen lan bilerarekin eman zitzaion hasiera. Bertan, 2018/19 ikasturtean zehar aplikatuko diren lan ildo nagusiak adostu ziren, besteak beste, ikasleek prozesuaren garapenean zehar eman beharreko pausoak. Proiektuaren helburuei dagokionean, ikaslea proiektuan nahiz honek dakarren ikasketa prozesuan protagonista egiteaz gain […]
2019-02-05

Martxan da orientazio zerbitzua Zestoan

Iraurgi Berritzenek, Enplegu eta Prestakuntza arlotik, Orientazio Zerbitzua martxan du Zestoan. Zerbitzua Urola Erdiko langabe edo enplegua hobetu nahian ari diren langile eta, oro har, enplegua modu aktiboan bilatzeko interesa duen edonori zuzenduta dago. Arreta espezializatua eta banakakoa emanten da, lan eta prestakuntza aukerak hobetzeko eta lana dutenen enpleguaren kalitatea eta iraunkortasuna lortzeko. Zerbitzua astearte […]
2019-02-01

Urolanprest Guneak langabeziaren bilakaera aztertu eta prestakuntza eskaintza indartzeko ekintzak lehenetsi ditu

Urolanprest Gunea, osatzen duten Urola Erdiko Enplegu eta Prestakuntza eragileak eta udal ordezkariak bildu dira Azpeitian, urtarrilak 31ean Iraurgi Berritzenek koordinatuta. Urolanprest Gunearen helburua, Urola Erdiko enplegua, orientazioa eta lan-prestakuntzarako eragileen eskaintza bateratua eta eguneratua jasotzeko topagunea elikatu, kudeatu eta eragileekin koordinatzea da, eragileen ikuspegitik behar amankomunen arabera proiektuak garatzeko. Ildo honetan, Iraurgi Berritzenen gidaritzapean […]
2019-01-30

Urola Erdiko Turismo Bulegoaren 2018ko datuak

Iraurgi Berritzenek kudeatzen duen Urola Erdia eskualdeko Turismo Bulegoan 2018an izan dugun jarduna erakusten duten datuak argitaratu ditugu honako aurkezpen honetan. Balorazio postiboa egin da Iraurgi Berritzeneko Turismo Sailetik, datuok azken urteotan gure eskualdean turismo jarduera izaten ari den bilakaera positiboaren islada bait dira.
2019-01-30

Gipuzkoako enplegagarritasun eta aktibazio inklusiborako estrategia

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Iraurgi Berritzenek parte hartu du pasa den Urtarrilak 24an ospatu den enplegagarritasun eta aktibazio inklusiborako estrategia ezartzeko ekitaldian. Honen bitartez, ekonomiaren indarberritzea eta lehiakortasuna, kalitatezko enplegua eta gizarte politikak xede dituen estrategia integratu baten garapena bultzatu nahi da, pertsonen eta batez ere honako talde hauen kohesio soziala hobetzeko: Gizartetik baztertuak izan […]
2019-01-28

Urola Erdiko enpresetan Industria 4.0 teknologiak lantzen

Iraurgi Berritzen, GFArekin, Orkestrarekin eta Gipuzkoako beste Garapen Agentziekin elkarlanean, INDUSTRIA 4.0 aren baitan “Fazilitadoreen Ekintza Ikerketa prozesua”n parte hartzen ari da. Prozesuaren baitan, “Uroltek 4.0” proiektua jarri da martxan, eskualdeko 4 enpresa txiki eta ertainetan lehiakortasuna hobetzeko “4.0 Industria”ko teknologiak txertatzeko helburuarekin. Enpresa bakoitzaren egoera, beharrak, gaitasunak eta helburuak kontuan izan da enpresa eta […]
2019-01-22

Lehen Aukera Programaren eskaerak aurkezteko epea irekita urriak 31 arte

HELBURUA: Beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabetuak Euskal Enpresek kontratatzea. Programan parte hartzeko Interesatuta dauden pertsonek, ondorengo baldintzak bete behar dituzte: 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea Langabezian egotea kontratua egiterakoan Ondoko […]
2019-01-08

“Harakintza eta Haragikien elaborazioa” izeneko prestakuntza-ziurtagiria lortzeko ikastaroa hastear da

5 hilabeteko prestakuntza ibilbidea izango da eta partaideek “Harakintza eta Haragikien elaborazioa” izeneko prestakuntza-ziurtagiria eskuratuko dute. HAZIren eskutik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailaren ekimenez, “Harakintza eta Haragikien elaborazioa” izeneko 2. mailako profesionaltasun ziurtagiria eskuratzeko aukera izango dute eskualdeko langabeek. Iraurgi Berritzen eta Urola Kostako Udal Elkartearen laguntzarekin eta Urkaiko eta Basatxerri […]
2018-12-14

Iraurgi Berritzen Sareak XVI.Topaketak ospatu ditu

Iraurgi Berritzenek gaur goizean Azpeitiako Udaletxean bildu ditu erakundea osatzen duten hiru udaletako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, hogeitabi enpresetako eta ikastetxeetako ordezkariak elkarrekin martxan dituzten proiektuen balorazioa egin eta datorren urtean eskualdean garatu beharreko lehentasunezko lan lerroak definitzeko. Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako Udalen Berrikuntza eta Garapen agentziak urtero ospatzen dituen Topaketen XVI. edizioa izan da gaurkoa. […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia