Herritar eta eragile desberdinei zuzenduriko Enplegu Arloko zerbitzuak

2020-10-01

Enplegu Arloaren helburu nagusia, eskualdeko pertsonen enplegua eta lan munduratzeko prestakuntzaren sustapena izanik, gaur egungo egoerari aurre egiten laguntzeko, enplegu zerbitzuak aktibo daudela gogorazi nahi dizuegu eskualdeko herritar eta eragile desberdinei zuzenduta:

  • Enpresei zuzenduta:
    • Lan eskaintzen zabalkundea eta kudeaketa. (www.urolanprest.eus)
    • Eskualdeko pertsona hautagaien kaptazioa.
    • KAP (Karrera Amaierako Proiektua) eta praktiken kudeaketa.
    • Langabezian dauden pertsonen lan profilen hilabeteroko buletina.
    • Hazilan programak: 200 orduko praktikak eskualdeko enpresa batean.
    • Lehen Aukera Programa: Titulua edo prestakuntza izanik ere, beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabetuak euskal enpresek kontratatzea. Kontratua egiteko epea urriaren 30ean bukatzen da.

Enpresaz gain, beste hainbat zerbitzu ere eskaintzen dira:

  • Langabetuei: Orientazio pertsonalizatua.
  • Pertsona langileei: Formakuntza ikastaroen eta lan eskaintzen informazio eguneratua.
  • Hezkuntza zentroei: Etorkizuneko hezkuntza-ibilbidea aukeratzeko orientazio jardunaldiak.
  • Ikasleei: Eskualdeko lan merkatuari buruzko informazioa eta lan eskaintzen zabalkundea.

Informazio gehiago ondorengo link-an aurki daiteke: Enplegu arloko zerbitzuak

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia