2020-09-07

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2020-09-02

Lehen Aukera Programaren eskaerak aurkezteko epea urriak 30ean amaitzen da

HELBURUA: Beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabetuak Euskal Enpresek kontratatzea. Programan parte hartzeko interesatuta dauden pertsonek, ondorengo baldintzak bete behar dituzte: 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea Langabezian egotea kontratua egiterakoan Ondoko […]
2020-07-29

Enplegu Zentroko eta Orientazioko zerbitzuek aurretiko hitzorduarekin funtzionatzen dute

Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak jakinarazten du, Enplegu Zentroko eta Orientazioko zerbitzuek aurretiko hitzorduarekin funtzionatzen dutela. ORDUTEGIAK: Enplegu Zentroa: Azpeitian: Astelehena, asteazkena eta ostirala 9:00-14:00 eta 15:00-17:00 Azkoitian: Asteartea eta osteguna 9:00-14:00 eta 15:00-17:00 Orientazio Zerbitzua: Azpeitian: Asteartea 12:00-14:00, osteguna eta ostirala 9:00-14:00 Azkoitian: Astelehena eta asteazkena 9:00-14:00 Zestoan: Asteartea 9:15-11:45
2020-07-29

Gora egin du langabeziak Urola Erdian osasun larrialdia hasi zenetik

“Covid-19” pandemiak eragindako osasun krisiak, azken hilabeteetan Urola Erdiko lan merkatuaren bilakaera positiboa eten eta langabeziaren igoera ekarri du. Martxoa erdian osasun larrialdi egoera deitu zenetik, eskualdeko lan merkatuaren adierazle gehienek joera negatiboa erregistratu dute. Besteak beste, “Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua”-k kaleratutako datuen arabera, Urola Erdian zenbatutako langabetu kopuruak nabarmen egin du gora azken asteetan. […]
2020-07-27

“STEAM Euskadi Ekimena” zigilua eskualdeko ikastetxeek lankidetzan garatzen duten “STEAM Urola Erdian” proiektuarentzat

“STEAM Urola Erdian” proiektuak “Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak” eta “Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak” elkarlanean antolatutako STEAM Euskadi sarietan “STEAM Euskadi Ekimena” zigilua jaso du. “STEAM Euskadi” sariek, EAE-ko STEAM hezkuntza jardunbide egokiak identifikatu eta hauek ageriko egitea du helburu eta ebaluazioaz, “Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila”, “Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Centro de Recerca per a l’Educació Científica […]
2020-07-27

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2020-07-24

Gosari Teknologikoak Industria 4.0 "Blockchain Teknologia" lemapean

Iraurgi Berritzenek, BIC Gipuzkoarekin elkarlanean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta, Gosari Teknologikoak: IKASIZ 4.0 antolatu zituen Martxoak 5etik aurrera bi helburu nagusirekin: Alde batetik Enpresa Guneako ordezkarien proposamenari erantzunez, IKASIZ proiektuarekin jarraitu, non bere helburua eskualdeko enpresetan garatzen ari diren proiektu, eta praktika onak partekatzea, elkarren arteko ikasketa prozesuak bideratuz. Bestetik, 2019an identifikatutako etorkizuneko joera […]
2020-07-24

Enpresen Lehiakortasuna sustatuz, Urola Erdiko gobernantzaren bitartez

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Orkestraren proposamenari erantzunez, Urola Erdiko gobernantza eredua eta ETEen lehiakortasuna sustatzeko eskualdean lantzen den elkarlan eredua aurkeztu da pasa den uztailak 21ean. GIpuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoko Zuzendaria den Iker Estensororen esanetan, Aldundiak helburu du maila anitzeko lankidetzazko gobernantza eredu integral bat sendotzea, lurralde garapena modu eraginkorrean eta partekatuan garatzeko eta […]
2020-07-22

Enpresa Gunea eta eskualdeko udalak elkarlanean. Egoera sozioekonomikoaren jarraipena eta enpresei zuzenduriko ekintzak

Uztailak 21ean, ospatu da IBren eskutik, Enpresa Gunea eta eskualdeko hiru udalen (Azpeitiako Udala, Azkoitiko Udala eta Zestoako Udala) arteko azken bilera, Covid-19ak eskualdeko enpresetan sortutako krisi egoerari gertuko jarraipena egiteko, eta neurri eta ekintzak abian jartzeko. Bileran aztertutako gaien artean aipatzekoak dira: 1. Egoera sozioekonomikoaren diagnostikoa: ABEEE eskaerak Urola Erdian eta eragina langileengan. Urola […]
2020-07-20

Azpeitiko Udalak herriko ekonomia sustatzeko diru laguntza programa 2020 abian jarri du

Azpeitiko Udalak abian jarri duen programaren xedea, tokiko ekonomia sustatzea da, eta bereziki, enplegua bultzatzea, proiektu industrialak laguntzea eta proiektu ekintzaileak babestea. Helburu hau lortzeko, diruz lagunduko dira honakoak: 1.- Merkataritza sektorean eta/edo lehenengo sektorean jarduerak indartzera bideratutako dirulaguntzak. Lagunduko diren jarduerak honakoak dira: a) Merkataritza arloko lehiakortasuna eta lehen sektorea sustatzeko ekintzak edo jarduerak […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia