2020-07-16

Iraurgi Berritzen eta Deustoko Unibertsitateak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Turismoko graduaren prestakuntza dualerako

Gaur, uztailak 17, ostirala, Azkoitiko Intsausti Jauregian lankidetza-hitzarmena sinatu dute Deustoko Unibertsitateak eta Iraurgi Berritzen Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentziak, hain zuzen, tokiko udalekin elkarlanean eskualdearen sustapen sozioekonomikorako politika eta estrategia publikoak garatzeaz arduratzen denak. Akordioaren helburua erakundeen arteko elkarlana da, COVID-19ak sortutako egoerak Urola eskualdeko errealitate turistikoan eragin dituen erronkei erantzuna emateko. Akordio […]
2020-07-15

IB Kudeaketa Kontseilua: enpresa, enplegua, hezkuntza eta udal ordezkariek bilkura ospatu dute

Pasa den uztailak 15ean, Gune desberdinetako ordezkariek osatzen duten Kontseiluak bilera telematikoa ospatu zuen. Bertan, gaur egungo krisi testuinguruan, gune bakoitzaren egoera eta azken asteetan abian jarritako ekintzak partekatu ziren. Besteak beste, eragile ezberdinen arteko elkarlan proiektuetan egindako aurrerapenen berri eman zen. Honez gain, aztergai izan zen eskualde mailako proiektu berri baten proposamena, “Agenda 2030” […]
2020-07-06

Zer aurkitu edo jaso daiteke ekintzailetza arloko zerbitzuan?

Abiapuntua IDEIA izango da eta lehen azterketa bat egingo da jakiteko zenbateraino landua edo aztertua dagoen ideia. Ondoren eta beti ere gutxienekoak ematen badira, ideiatik pasa eta lanketa sakonago bat egingo da, bertan, merkatu eta  bezeroak egin beharreko inbertsio, gastu eta gainontzekoak zehazten saiatuz. Prozesu hau bukatutzat emango da ENPRESA PLANA edo TXOSTENA amaitzearekin. Une gakoa […]
2020-07-01

PR-GI 214 IZARRAIZKO BIRA aurkeztu da. Herritarren aisialdirako eta turismoa erakartzeko baliabide berria

Izarraitz eremu naturalak herritarren aisialdi eta turismo jarduerarako dituen aukera anitzei (igoerak, eskalada, BTT e.a.) beste bat gehitu nahi izan da mendikate osoari erdi magaldeko altueran bira osoa ematen dion ibilbide homologatu eta seinalizatua, irteera puntua bailarako udalerri bakoitzean duelarik aukeran, Azkoitian (Balda Plazan), Azpetian (Izarraizko Atea parkean) eta Zestoan (Portalen). Beraz, esan daiteke PR […]
2020-06-26

Enpresei zuzenduriko ekintzak Covid-19 krisi egoeraren Kudeaketarako

Covid-19ak sortutako krisi egoerari gertuko jarraipena egiteko, IBren eskutik Enpresa Guneako ordezkariekin eta eskualdeko hiru udalekin (Azpeitiako Udala, Azkoitiko Udala eta Zestoako Udala) hainbat bilera ospatu dira, egoeraren diagnostikotik abitatuta, aukerak aztertu eta neurri eta ekintzak abian jartzeko. Hauen artean, aipatzekoak dira abian dauden ekintzak: Diru Laguntzen bitartekaritza. Erakunde desberdinetatik abian jarritako diru laguntzen bitartekaritza […]
2020-06-24

Enplegu Zentroko eta Orientazioko zerbitzu presentzialak martxan

Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak jakinarazten du, Enplegu Zentroko eta Orientazioko aurrez aurreko zerbitzuak, ekainaren 8tik berriro ere martxan daudela. Enplegu Zentroak, ohikoa den bezala, hurrengo arloetan kudeaketa eta laguntza eskainiko dizkie enpresa, erakunde eta erabiltzaileei: Eskualdeko lan eskaintzen kudeaketa eta www.urolanprest.eus webgunean argitalpena eta difusioa. Hautagaien kudeaketa. Lan-eskaintzei buruzko informazioa eta lan-eskaintzetan […]
2020-06-23

Esperientziak partekatu eta erronkez hausnartzeko lan bilera egin du “Hezkuntza Guneak”

Iraurgi Berritzenen eragile sarearen baitan, Hezkuntza Guneak -DBH eta BHI mailan eskualdeko ikastetxeek osatzen duten lankidetza gunea- Ekainak 19 ostiralean bilera telematikoa egin zuen. Lan bilera, batez ere, azken asteetan ikastetxe ezberdinek bizi izan duten egoera partekatu eta aurrera begira izango dituzten erronkez hausnartzeko erabili zen. Besteak beste, azken asteetan garrantzizkoak izan diren digitalizazioa, barne […]
2020-06-18

Urola Erdiko Industria Covid 19aren testuinguruan

Covid-19ak sortutako krisi egoeraren hasieratik Urola Erdiko enpresa industrialen gain izaten ari den eraginaren jarraipen estua ari da egiten Iraurgi Berritzen. Maiatzak 18 eta Ekainak 8 bitartean, industriaren egoera azterketa bat burutu du, eskualdeko 163 enpresa industrialei luzatutako galdeketa berezi baten bidez. Enpresen aldetik jasotako erantzunen kopuruak, industriak eskualdean sortzen duen enpleguaren %65 inguru osatzen […]
2020-06-12

Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako merkatariak elkarturik, herrian kontsumitzea eskertuz

Merkataritza
Eskualdeko merkatarien arteko elkarlanetik sorturiko kanpaina baten baitan, 200 erosketa karro zozkatuko dira Bertan, Herrixen eta Zestoa Zuretzat elkarteetako saltokietan erosketak burutzen dituzten bezeroen artean. Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako Udalek, Merkatari Elkarteek, Iraurgi Berritzen Garapen Agentziak eta Dendartean Gipuzkoako Merkataritza Bilkurak, Urola Erdiko Merkataritza Mahaia bezala ezagutzen den lan-taldea osatzen dute. Mahai honen helburua, eskualde […]
2020-06-05

Agentziaren zerbitzuak presentzialki martxan ekainaren 8tik aurrera

Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak jakinarazten du zerbitzu presentzialak (Enplegu Zentroa eta Orientazio, Ekintzailetza zein Turismo zerbitzuak) berriro martxan jarriko direla ekainaren 8tik aurrera, ohiko ordutegian. Garrantzitsua da jarraian zehazten den protokoloa jarraitzea: Hitzordua eskatu beharko da. (943851100-943026069). Bulegora pertsona bakarra joango da, eta ez ezarritako ordua baino 5 minutu lehenago. Ezinbestekoa […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia