BERRIZ ENPRESA Egitasmoa

2015-11-19

Eusko Ganberak kudeatutako eta Eusko Jaurlaritzak finantzatutako egitasmoaren aurkezpena Azaroaren 16an izan zen, Udaletako ordezkarien babesarekin, Elkargunean.

Egitasmoaren helburua, merkataritza, ostalaritza eta ostatatze sektoreko enpresen transmisioa erraztea da, enpresa hauek ez daitezela itxi eta jarraipena izan dezatela.

Alde batetik, negozioa esku aldatu nahi duen orori arrazoi desberdinengatik eta bestetik negozio bat erosi nahi duen ekintzaile horri, zerbitzu pertsonalizatua, doakoa eta isilpekoa eskaintzen zaio.

Negozioa saldu nahi duen pertsona eta martxan dagoen enpresa bat hartzea nahi duen ekintzaile horren arteko lotura horrekin honakoa lortu nahi da: alde batetik, enpresa hauek jarraipena izatea eta bestetik erosten duen pertsona horrek, abian dagoen negozio batekin egiteko aukera, horrek dituen abantaila guztiekin, martxan, errentagarriak eta montatuta dauden negozioak bait dira esku aldatzen direnak.

Informazio gehiagorako jarri harremanetan, Gipuzkoako Bazkundeko, Marta Imazekin, 943 000 300, telefono zenbakian, Herrixen (Olaia Zabaleta 608 31 30 24) eta Bertan (Xabier Aldalur 688 82 39 44) merkatari elkartetako teknikariekin edo eta Iraurgi Berritzeneko, Alazne Larrañagarekin, 943 851100 telefono zenbakian.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia