Erabaki ditu ikastetxeen mahaiak datorren ikasturteko erronka eta elkarlan proiektuak

2015-11-12

“Elkarrekin osotasun bati eragiten”.

Pasa den ostegunean, azaroak 5, bildu ziren bailarako ikastetxe desberdinetako (DBH-BHI mailak) zuzendariak, IB sarearen baitan egituratzen duten lan taldearen markoan.

Lan bilera 3 zatitan egituratu zen, orain arte egindako ibilbidearen, egiten ari direnaren eta egin dezaketenaren inguruko hausnarketa eztabaidatu baina eraginkor batera eraman zituelarik. Prozesuaren funtsa, hezkuntzaren markoan aktiborik eraginkorrenak direnen ikuspegitik beharren araberako proiektuen definizio nahiz garapenean protagonista zuzen bihurtzea izan da ikastetxeak.

Dagoeneko 5 edo 6 urte igaro dira ikastetxeak lehen aldiz elkarrekin bildu zirenetik eta orduz geroztik elkarlanerako aukeren identifikazioan dihardu lanean. Nahiz eta mahai honek hainbat zailtasun izan bere ibilbidean, gaur egun beraientzat garrantsitsuak diren hainbat proiekturen baitan elkarlanean aritzera eraman ditu azken urteotan prozesuak. Iraurgi Berritzenek, ikastetxeak protagonista diren elkarlanerako espazio berriak sortzea ahalbideratu du gaur egun garapenean dauden hainbat proiekturen sorrera erraztuz.

Gaur egungo egoerari dagokionez, indartu egin da bailara ikuspegitik martxan dituzten elkarlan proiektuen inguruko konpromezua (Elkarrekin Eraikitzen, IKT-en aplikazioa Hezkuntzan, Jolastek…) aurrera begirako proiektuekiko ikuspegi baikorra izatera garamatzalarik honek.

Elkarrekin lanean aritzeak, bakarka bilatu ezin dituzten kontextuak bilatzera garamatza, honek zalantzarik gabe aukera berriak sortzen dizkigularen konbentzimentutik. Bakoitzarena da bakoitzarenetik eragiteko kompromezua, osotasun bati eragiten ari garelaren ideiatik.

Ondorioz, ikastetxeen mahaiak, datorren ikasturtean, gaur egun eta etorkizunean eskualdeak dituen eta izango dituen erronkei aurre egiteko ingurune egokia sortzen jarraituko du, ikastetxeen beharrak ardatz hartuta proiektu konkretu eta eraldatzaileen garapenaren bitartez

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia