Amaitu da “Elkarrekin Eraikitzen” Proiektuaren aurtengo edizioa

2015-07-20
Elkarrekin eraikitzen

Ekainak 18an ospatu zen “Elkarrekin Eraikitzen 2014-15” proiektuaren azken ekitaldia Azpeitiko Udaletxeko azken solairuan eta bertan eskualdeko 5 ikastetxeetako ikasleak izan ziren protagonista.

Ikasleek, hainbat lanketa aurkezteaz gain, bizitako esperientzia aurkeztu zuten bertaratu ziren eragile eta ikus entzuleen aurrean. Proiektua positiboki ebaluatu zuten ikasleek:

“Hasieran apur bat galduta sentitzen ginen arren, proiektua garatzen joan ahala eta eragileekin bildu ondoren askoz errazagoa egin zaigu dena eta orokorrean asko gustatu zaigu proiektuan parte hartzea” zioen jendaurrean ikasleetako batek.

Bestalde, eragileei euren partehartzea eskertu nahi zion ikaslerik ere izan zen:

“Interasgarria izan da benetan, batik bat lan egiteko modua eta eragileei egindako elkarrizketak, eta ikasle guztiei gomendatuko genieke bertan parte hartzea”.

Ekitaldiari proiektuan parte hartu zuten eragileek osatutako mahaianguruarekin eman zitzaion amaiera. Mahainguruan izan ziren, Eneko Etxeberria -Azpeitiko alkatea-, Ana Errasti -Azpeitiko anbulategiko zuzendaria-, Ana Mari Juaristi -Juaristi enpresako pertsona arduraduna”, Koldo Gurrutxaga -Floreagako zuzendari pedagogikoa edo Jon Zubizarreta -Iraurgi Berritzeneko teknikaria-. Hauek ere, ikasleen antzera, proiektuan beraien ikuspegitik bizitako esperientzia azaldu zuten.

Hala zioen eragile ordezkari batek:

“Oso polita izan da ikasleekin bizitakoa aurrez aurreko elkarrizketetan, beraiek prozesuaren protagonista egitea positiboa da bailarako errealitatea lehen eskutik ezagutzeko aukera ematen dielako”.

Ikasleen hausnarketetan, ezinbestekoa izan da eragileen partehartzea egitasmoan, eskualdeko enpresa, Lehen Sektoreko ustiategi, Landa Garapeneko Elkartea, merkatariak nahiz eskualdeko osasun zentruen partehartzea azpimarratu daiteke.

Oro har, proiektuaren inguruan egindako ebaluazioa oso positiboa izan da, bertan 250 ikasle inguru, 15 irakasle eta 40 eragiletik gora hartu dute parte eta datorren ikasturtean jarraipena izango du bere egituran aurten proposatu diren hainbat berrikuntza izango dituelarik.

Egitasmoak hiru helburu nagusi ditu, ikasleen artean ekintzailetzarako gaitasunak lantzea, eskualdeko errealitate sozioekonomikoa ezagutzea eta irakasleei metodologia berritzaileekin esperimentatzeko aukera eskaintzea. Floreaga, Iraurgi, Ikasberri, Xabier Munibe eta Urola ikastetxeak hartu dute parte bertan. Iraurgi Berritzen izan da proiektuaren koordinatzaile nagusia eta lan honetan “Ie Team” aholkularitza enpresaren laguntza izan du.

{myFlickr}photoset_id=72157653788268623{/myFlickr}

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia