2015eko Global Training Bekak martxan dira dagoeneko

2015-07-02

Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak, Donostiako Garapen Agentzia eta Ekonomia Sustatzeko Saila bezala, aurten ere 60 Beka Global Training jarri dituztela abian jakinarazi nahi dugu Iraurgi Berritzenetik.

60 Beka hauetatik ondorengoak Garepenenak dira. Jarraian duzuen zerrendan herrialde desberdinetan kokatuta dauden enpresen inguruko informazioa duzue eskuragarri:

Bekak unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten 30 urtetik beherako gazteentzat dira, eta, programa horri esker, gazteei aukera ematen zaie praktika ordainduak egiteko atzerriko enpresa eta erakundeetan, haien profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan, 6 hilabeteko denboraldian.

Izena emateko epea uztailaren 27an amaitzen da, eta helbide hau dago erabilgarri horretarako www.becasglobaltraining.eus.

Informazio gehiago behar izanez gero Iraurgi Berritzenekin jar zaitezke harremanetan (Alazne Larrañaga) 943 85 11 00 telefonoan edo info@iraurgiberritzen.net helbidera idatzita.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia